BANKU PARTEKATUA

Eseri al zara noizbait bankuren batean eta bertan zegoeranekin hitz egin? Iritsi da momentua!

Bukatuta
3
Emaile
 

BANKU PARTEKATUA erabilera publikoko gunean identifikatutako bankuak gaitzea proposatzen du, adineko emakumeen eta komunitateko gainerakoen artean elkarrizketak sortzeko, nahi ez den bakardade ez desiatuaren belaunaldien arteko arrakalari aurre egiteko. Ekimen komunitario honen bidez, adineko emakumeak aldaketa-eragile gisa ahaldundu nahi ditugu.

"Banku partekatua", Kutxa Fundazioaren eta ArantzazuLaben Hitzetik Ekintzetara programaren sortze-saioetan finkatutako proiektua da, 2030eko Gizarte Agendaren 11. Garapen Jasangarriaren Helburuarekiko konpromiso eko-sozialaren aktibazioa bilatu eta sustatzeko helburuarekin. Komunitate-oinarriko partaidetza-ekintzak, guztien ongiaren alde.

2024an egin zen ekimena, eta beheko aldean duzue informazio gehiago.

2025ean, Sarantipity eta The Languages of Energyrekin batera, ERAKUNDEEI GAIKUNTZA ETA LAGUNTZA EMATEKO PROPOSAMEN batekin itzultzen gara, BANKU PARTEKATUAREN ERREPLIKA PROPIOAK AKTIBATZEKO.

Eskalagarritasuna eta jasangarritasuna bultzatu nahi ditugu, lurraldeko hainbat motatako erakundeek (ikastetxeak, unibertsitateak, gizarte zentroak, gizarteko eragileak, etab.) sustatutako erreplikak eginez.

"Aurrerago erantzun nahi duten erakundeek irekita geratuko den gida" ere sortuko dugu. Horrela, proiektuak komunitateek isolamendu sozialari eta bakardadeari aurre egiteko modua modu kolaboratiboan eraldatzen lagunduko du.

Gipuzkoako erakunde bateko kide bazara, eta interesgarria iruditzen bazaizu edo sustatzeko gogoa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eta nolabait babestu edo parte hartu nahi baduzu, zain gaituzu!

Proiektuaren egoera: Bukatuta

2024an BANKU PARTEKATUA egin genuen Ashoka eta The Languages of Energyrekin batera.

Donostiako esperientzia maiatza eta ekaina bitartean egin zen. Matia Fundazioaren (Antiguo) inguruan identifikatutako bankuetako topaketak amaitu ziren, modu antolatuan behintzat, eta ez dakigu nola jarraitu duten parte-hartzaileek banaka.

Adineko emakumeek hartu zituzten bankuak, eta herritarrek izena eman zuten eta topaketak antolatu genituen bankuetan. Bankuek lehen modu naturalean ematen ziren korronteak eta topaketak berreskuratu zituzten, interakzioa eta transferentzia eraginez.

Baina gure nahia eta helburua da, modu espontaneoan, ekimena ikusi zuten parte-hartzaile eta herritar kuriosoek horrelako korronteak hartu ahal izatea.

Topaketak atseginak izan ziren, konektoreak, eta interes handikoak eta parte-hartzaileentzat atseginak.

Ebaluazioan, parte-hartzaileek utzi zizkiguten iruzkinetako batzuk:

"Gizatasun handiko pertsonak ezagutu ditut eta pertsonalki hobetu det. Ongizarte sentsazio handia daukat."

"Partekatutako ekintzek norberaren ezinegonak lasaitzen laguntzen du, zergatik eman eta zergatik jaso".

"Polita litzake bizilagun sarea eta komunitate zentzua berreskuratzea".

"Ederra iruditu zitzaidan aurretik ezagutzen nuen norbaitekin berriro ere topatzea. Asko poztu zidan".

"Bankuan eseri, hizketan egin, eta inguru eta adin ezberdinetako pertsonek amankomunean duguna identifikatzea. Ikasi eta disfrutatu."

"Egunero banku batean eseriko bagina, tartetxo bat, presarik gabe, eta ea horrek nora eramaten zaituen..."

"Esperientzia honek beste ahots, aholku eta presentziak baloratzen lagundu nau".

"Emozionatuta nago esperientzia hau bizitu nuenetik eta elkarrizketak abian jartzeko motibazio gehiagorekin. Nere inguruan bizitza komunitario bat sortu nahiko nuke, elkarrizketa berri eta interesgarriak sortuaz.".

Banco Compartido podcast bat da, non adineko emakumeen ahotsak bizitza, erresilientzia eta konexio istorioekin entzuten diren. Donostiako banku publikoetatik, elkarrizketa horiek belaunaldien arteko zubiak ehuntzen dituzte, nahi ez den bakardadeari aurre egiten diote eta komunitatearen garrantzia gogorarazten digute.

Atal bakoitza esertzeko, entzuteko eta asko bizi eta gehiago ikasi dutenen jakinduria partekatzeko gonbidapena da. Hausnarketarako, enpatiarako eta konfiantza birsortzeko gune bat.

Lehen atal honetan, Banku Partekatua ezagutzera gonbidatzen zaitugu, narratzaile baten eta testigantza labur batzuen bidez, proiektuaren funtsa aurkeztuko dugu.

Hurrengo egunetan, datozen ataletan, sakon entzungo ditugu emakume horien esperientziak, eta giza harremanen bizitzari, erresilientziari eta botereari buruzko hausnarketak oparituko dizkigute.

 

Atal honetan Puri dugu lagun, bizitzari, giza loturei eta istorio berrietara irekita egotearen garrantziari buruzko esperientziak eta gogoetak partekatzen dituena.

Eta azken kapitulo honetan Lourdes degu gurekin. Goza ezazue!

Hemen ere baduzue irratian partaide batzuek egindako hizketaldia:

Animatzen zara gurekin esertzera bankuan?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

ISTORIADUN MEMORIAK

Kontatu, eta entzunak izan, transferitu, ezagutu eta ondarea sortu... ekimen honen oinarriak dira

1310€
6.55
Helburua: 20.000 €

centros de Matia Fundazioa

COVID garaiko bizipenak, elkarbanatuko ditugu?

Birusak eta pandemiak sentimendu asko uzten dizkigu. Adierazi egingo ditugu eta edizio digital bat geratuko zaigu guztien historiarako

5640€
43.162164230504
Helburua: 13.067 €