Bakardadean ahulak garela uste dute, ezjakintzat gaituzte, baliabiderik gabe,
sexu-bizitzarik gabe, erabakitzeko gaitasunik gabe eta parte hartzeko eskubiderik gabe.
Adin kontuak al dira? Ez. Adinismoaren kontuak dira.
#NoSonCosasDeLaEdad kanpaina pertsona nagusien inguruko estereotipo negatiboak hausteko sortu da. Aurreiritzi horiek ez dute zerikusirik adinarekin, baizik eta gizartearen ikuspegi estigmatizatzaile, mugatzaile eta diskriminatzailearekin.
Adineko pertsonak ez direla talde homogeneo bat erakutsi nahi dugu, ezta urteek definitzen dituztenak ere, baizik eta bizipenek, ametsek eta ekarpenak egiteko gaitasunak.
Ekimen honek honako hauek bilatzen ditu:
- Kontzientzia piztea, eskubideak aldarrikatzea eta gizarte bat sustatzea, non zahartzea ez den desagertzea, baizik eta izaten jarraitzea, duintasun eta betetasunez.
- Talde hau anitza, aktiboa eta gizarte, kultura eta ekonomia arlo guztietan parte hartzeko gai dela ikusaraztea.
- Zahartzearen irudi errealista eta positiboa sustatzea, eta adin guztiekiko gizarte inklusibo eta errespetuzkoa bultzatzea.