Aniztasunaren adina

Gaur egungo pandemiak gogor zigortu ditu adinekoak. Alde batetik, birusa bera, adinekoen artean eroso sentitzen zela zirudien, batez ere hauskorrenen artean. Eta bestetik, zahartzaroari aurpegirik txarrena erakutsi dion gizartea.

Ekainaren 15ean Zahartzaroan Abusuaren eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna dela eta, MatiaZaleaketik ikusgarritasuna eman nahi izan diogu adinekoen ongizatean erabakigarria den gai honi, sentsibilizazio-kanpaina baten bidez. Kanpaina horretan, David de Jorge eta Martin Berasategui sukaldariak, Alex Txikon eta Edurne Pasaban mendizaleak, Julian Iantzi aurkezle eta komunikatzailea eta beste hainbat aurpegi ezagunek parte hartu dute. Eduardo Chillida Fundaziotik, Luis Chillida, Jokin Aperribay, Igor Zubeldia eta Leire Baños Realeko presidente eta jokalariak, eta Ibon Martin idazlea.

Ekimen honekin galdera hauek hausnartu nahi ditugu: zer gertatzen da zahartzaroarekin eta bere protagonistekin? Zergatik jotzen dugu ontzat benetakoa izatetik hain urrun dagoen irudi sozial bat? Ez al dugu, bada, zahartze konprometitu, harmoniatsu, anitz, bizidun baten adibide hurbilik? Zergatik ez dugu estimatzen urte asko bizitzearen oparia eta horrek dakartzan ikaskuntzak?

Har dezagun beste begirada bat, ispiluan begiratzen dugunean, aukeren etorkizuna ikus dezagun, gaitasunak sustatzen dituen eta pertsona guztien balioa ahazten ez duen gizarte batean, gazteak, helduak edo adinekoak izan. Horrek, zalantzarik gabe, pertsona gisa eta gizarte gisa hobeak egingo gaitu.

Deskargatu kanpainako prentsa-oharra eta bideoa

Nola parte hartu

Ekimen honekin bat egitera gonbidatzen zaitugu, eta, horretarako, bideo bat, argazki bat, mezu bat, adinekoei tratu ona emateko duzun konpromisoarekin, edo pertsona horien aniztasuna eta aberastasuna erakusten duen irudi bat bidaliguzu. Sare sozialen bidez egin dezakezu, horretarako erabiliko ditugun bi hashtag-etako bat erabiliz: #UnTratoPorElBuenTrato #LaEdadDeAniztasuna, edo bestela jarraian aurkituko duzun inprimakiaren bidez bidaliz.

Gainera, tratu onaren enbaxadore bihurtzera animatzen zaitugu, kanpaina zabalduz eta Facebook profilaren zure irudian oraingo honetarako bereziki sortu dugun marko bat txertatuz (hashtag-en esaldia bilatzen aurkituko duzu).

Formularioa

Fitxategiak 25 MB baino txikiagoak izan behar dira.
Baimendutako fitxategi motak: gif jpg jpeg png mov mp4.

En cumplimiento de lo dispuesto en la normativa vigente en materia de Protección de Datos de Carácter Personal, el Responsable del Tratamiento es la FUNDACIÓN MATÍA, Pº de los Pinos 35, 20018 Donostia-S. Sebastián, CIF: G20053583, Teléfono: 943317100, e-mail: info@matiafundazioa.net

La base para el tratamiento de los datos es el consentimiento del usuario y la finalidad del tratamiento es la de atender su consulta o sugerencia.

Los datos se conservarán mientras se mantenga le relación y no se solicite su supresión y en cualquier caso en cumplimiento de plazos legales de prescripción que le resulten de aplicación.

No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal ni están previstas transferencias internacionales de dichos datos.

Puede ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, portabilidad y la limitación u oposición dirigiéndose por escrito a LA FUNDACIÓN MATÍA, S.A., en la dirección arriba indicada así como a reclamar ante la Autoridad de Control (Agencia Española de Protección de Datos:  www.agpd.es).

CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
5 + 12 =
More information?

Galeria

Bideoak