BANKU PARTEKATUA

Eseri al zara noizbait bankuren batean eta bertan zegoeranekin hitz egin? Iritsi da momentua!

Bukatuta
3
Emaile
 

BANKU PARTEKATUA erabilera publikoko gunean identifikatutako bankuak gaitzea proposatzen du, adineko emakumeen eta komunitateko gainerakoen artean elkarrizketak sortzeko, nahi ez den bakardade ez desiatuaren belaunaldien arteko arrakalari aurre egiteko. Ekimen komunitario honen bidez, adineko emakumeak aldaketa-eragile gisa ahaldundu nahi ditugu.

"Banku partekatua", Kutxa Fundazioaren eta ArantzazuLaben Hitzetik Ekintzetara programaren sortze-saioetan finkatutako proiektua da, 2030eko Gizarte Agendaren 11. Garapen Jasangarriaren Helburuarekiko konpromiso eko-sozialaren aktibazioa bilatu eta sustatzeko helburuarekin. Komunitate-oinarriko partaidetza-ekintzak, guztien ongiaren alde.

2024an egin zen ekimena, eta beheko aldean duzue informazio gehiago.

2025ean, Sarantipity eta The Languages of Energyrekin batera, ERAKUNDEEI GAIKUNTZA ETA LAGUNTZA EMATEKO PROPOSAMEN batekin itzultzen gara, BANKU PARTEKATUAREN ERREPLIKA PROPIOAK AKTIBATZEKO.

Eskalagarritasuna eta jasangarritasuna bultzatu nahi ditugu, lurraldeko hainbat motatako erakundeek (ikastetxeak, unibertsitateak, gizarte zentroak, gizarteko eragileak, etab.) sustatutako erreplikak eginez.

"Aurrerago erantzun nahi duten erakundeek irekita geratuko den gida" ere sortuko dugu. Horrela, proiektuak komunitateek isolamendu sozialari eta bakardadeari aurre egiteko modua modu kolaboratiboan eraldatzen lagunduko du.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

2025ean gaitze eta akonpainamendu saioekin gabiltza, 7 elkarterekin batera toki eta xede ezberdinekin batu direnak, baina konexio eta sinergia argiak daude eta agerian jartzen ari dira.

Joango gara kontatzen BANKUen erreplikak Gipuzkoan zehar, baina adibidez Tolosan Urriaren 22an izan da lehena:

 

2024an BANKU PARTEKATUA egin genuen Ashoka eta The Languages of Energyrekin batera.

Donostiako esperientzia maiatza eta ekaina bitartean egin zen. Matia Fundazioaren (Antiguo) inguruan identifikatutako bankuetako topaketak amaitu ziren, modu antolatuan behintzat, eta ez dakigu nola jarraitu duten parte-hartzaileek banaka.

Adineko emakumeek hartu zituzten bankuak, eta herritarrek izena eman zuten eta topaketak antolatu genituen bankuetan. Bankuek lehen modu naturalean ematen ziren korronteak eta topaketak berreskuratu zituzten, interakzioa eta transferentzia eraginez.

Baina gure nahia eta helburua da, modu espontaneoan, ekimena ikusi zuten parte-hartzaile eta herritar kuriosoek horrelako korronteak hartu ahal izatea.

Topaketak atseginak izan ziren, konektoreak, eta interes handikoak eta parte-hartzaileentzat atseginak.

2024ean egindako BANKU PARTEKATUaren ebaluazioan parte-hartzaileek utzi zizkiguten iruzkinetako batzuk:

"Gizatasun handiko pertsonak ezagutu ditut eta pertsonalki hobetu det. Ongizarte sentsazio handia daukat."

"Partekatutako ekintzek norberaren ezinegonak lasaitzen laguntzen du, zergatik eman eta zergatik jaso".

"Polita litzake bizilagun sarea eta komunitate zentzua berreskuratzea".

"Ederra iruditu zitzaidan aurretik ezagutzen nuen norbaitekin berriro ere topatzea. Asko poztu zidan".

"Bankuan eseri, hizketan egin, eta inguru eta adin ezberdinetako pertsonek amankomunean duguna identifikatzea. Ikasi eta disfrutatu."

"Egunero banku batean eseriko bagina, tartetxo bat, presarik gabe, eta ea horrek nora eramaten zaituen..."

"Esperientzia honek beste ahots, aholku eta presentziak baloratzen lagundu nau".

"Emozionatuta nago esperientzia hau bizitu nuenetik eta elkarrizketak abian jartzeko motibazio gehiagorekin. Nere inguruan bizitza komunitario bat sortu nahiko nuke, elkarrizketa berri eta interesgarriak sortuaz.".

Banco Compartido podcast bat da, non adineko emakumeen ahotsak bizitza, erresilientzia eta konexio istorioekin entzuten diren. Donostiako banku publikoetatik, elkarrizketa horiek belaunaldien arteko zubiak ehuntzen dituzte, nahi ez den bakardadeari aurre egiten diote eta komunitatearen garrantzia gogorarazten digute.

Atal bakoitza esertzeko, entzuteko eta asko bizi eta gehiago ikasi dutenen jakinduria partekatzeko gonbidapena da. Hausnarketarako, enpatiarako eta konfiantza birsortzeko gune bat.

Lehen atal honetan, Banku Partekatua ezagutzera gonbidatzen zaitugu, narratzaile baten eta testigantza labur batzuen bidez, proiektuaren funtsa aurkeztuko dugu.

Hurrengo egunetan, datozen ataletan, sakon entzungo ditugu emakume horien esperientziak, eta giza harremanen bizitzari, erresilientziari eta botereari buruzko hausnarketak oparituko dizkigute.

 

Atal honetan Puri dugu lagun, bizitzari, giza loturei eta istorio berrietara irekita egotearen garrantziari buruzko esperientziak eta gogoetak partekatzen dituena.

Eta azken kapitulo honetan Lourdes degu gurekin. Goza ezazue!

Hemen ere baduzue irratian partaide batzuek egindako hizketaldia:

Animatzen zara gurekin esertzera bankuan?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matiako GIZA ESKUBIDEEN Batzordea

¿Y si fueran tus derechos los que se vulneran?

5000€
100
Helburua: 5.000 €

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €