Mendia, natura... geure buruarekin konektatzen gaitu, eta irakasten digu. Eta guregan oroitzapenak eta sentsazioak eragiten ditu.
Guk guztiok,eta hemengo orografiarekin are eta gehiago, mendian bizitako esperientzia asko ditugu. Baina batzuengan, esanguratsuago da, eta beraien bizitzan zehar berezia izan da. Eta gogoratzeak, ikusteak, entzuteak eta hitz egiteak... bizitako momentu hoietara eramaten ditu, momentu goxoetara.
Pandemia eta konfinamendu betean, Apirilean, aire garbia arnasteko aukera izan genuen Alexi esker: La Caixatik online topaketa batzuei hasiera emateko aukera eman ziguten, non Matia Fundazioaren hainbat zentrotan bizi diren pertsonek parte hartzen duten, mendiarekin harremana dutenak, bai zaletasunagatik, bai lanbideagatik.
Alex Txikonek astero gidatu gaitu, abentura berrien bidez. Astero topaketak egiten ditugu online, aurrez elkar ezagutzen ez genuen pertsonak aurkitzen ditugu, eta mendiarekiko eta naturarekiko dugun zaletasuna partekatzen dugu.
Egia esan, topaketa bakoitzean askotariko gaiak lantzen ditugu, mendiarekin batera edo zuzenean lotuta daudenak. Istorio desberdinak arnasteko aukera emateaz gain, pandemiarekin gainditu behar izan dugun gaitasunari buruz arakatzeko eta ikasteko aukera eman digu. Bidaiez hitz egin ahal izan dugu, esploratzeko eremuez, Himalaiaz, muturreko kirolez, ditugun mugez, esperientzia oso pertsonalak partekatzeaz, ametsak eta proiektuak partekatzeaz, heriotzaz... Eta, batez ere, Alexek transmititzen duen energiaz blaitzeko aukera ematen digu, asteartero pilak kargatzen baitizkigu aurre egin beharreko eguneroko egoerarekin jarraitzeko.
Horrekin jarraituko dugu, profesional baten eskutik ikasten jarraituko dugu. Eta planak egiten jarraituko dugu, aurrez aurre topo egiteko eta elkartzeko, identifikatzen ari garen amets horiek gauzatu ahal izateko, eta mendira itzuli ahal izateko...