Hausnartu eta ekin

Iraupen luzeko zainketei eta laguntzei buruzko hausnarketa: Gizarte osoa eta boluntarioak inplikatzen dituen erronka.

Kutxa Fundazioaren gizarte eta kultura-ekimenetarako laguntza deialdiaren bidez, 2022. urtean proiektu hau gauzatu ahal izango dugu, begirada berri bat aplikatzen eta Matiako zentroetan bizi diren edo eguneko zentroko erabiltzaileen jarduera esanguratsuetan laguntza beharrak atzematen lagunduko duen hausnarketa bat sortzeko; ekintza boluntarioa eta parte-hartze soziala sustatuz.

Gainera, bigarren mailako helburu hauek ere aurreikusten ditugu:

  • Zainketetan gizartearen parte-hartzea sustatzea, boluntariotzaren eta ekintza komunitarioaren bidez.
  •  Pertsonei laguntzen dieten Gipuzkoako boluntariotza-erakundeekin lankidetzan aritzea eta ekintza boluntarioa areagotzea ere.
  • Gizartea adineko biztanleriaren errealitatearekiko eta ekintza boluntarioa eta komunitarioa aintzatesteko eta balioesteko, sentsibilizazio lana egitea.
  • POA Gipuzkoan aurrera egiten laguntzea eta horrela, zaintzak behar dituzten pertsonen ongizatea sustatzen laguntzea.

Hala ere, proiektu honek ez du Matian bakarrik jarri nahi fokua, baizik eta gizartera zabaldu nahi dugu; izan ere, uste dugu zahartze-prozesuan arreta eta laguntza ematea guztioi inplikatzen gaituen erronka bat dela, eta ez bakarrik administrazioari eta zerbitzu desberdinak ematen ditugun eragile publiko eta pribatuei dagokiena. Horretarako, beharrezkoa da gizartea SENTSIBILIZATZEA iraupen luzeko zainketen aurrean eta aldi berean, Matiarekin lankidetzan aritzen diren boluntariotza-erakundeetan sartuko liratekeen boluntarioen bilaketa eta KAPTAZIOA.

Proiektu honetan, beraz, ezinbestekoa izango da boluntariotzako erakundeekin elkarrekin lan egitea. Baina, era berean, garrantzitsua izango da boluntario gehiago egon ahal izatea.

Eta zuk, nahi duzu boluntario izan eta gogoz bizitzen lagundu? Jarri harremanetan matiazaleak@matiafundazioa.eus emailarekin.

Proiektuaren egoera: Abian

 

 

 

2022an, ekimen honen bidez aurrera egiteko aukera izan dugu.

Ekintza asko egin ditugu ildo honetan, eta osagarriak izan dira. Hemen jarri ditugu bideoak, eta sare sozialen bidez ere zabaldu ditugu. Hainbat motibazio, erakunde eta modu ezberdinetara jarduten duten boluntarioen testigantzak biltzen dituzten bideoak. Baina bada gauza komun bat: laguntzen duten pertsonengan sortzen dutena, eta boluntarioengan sortzen dena.

Bestalde, gogoeta-taldeak diseinatu, planifikatu eta gauzatu ditugu unitate eta zerbitzuetan. Horietan, orain arte boluntariotzarekin zer lehentasun edo behar mota bete diren eta zer laguntza-aniztasun egin diren, boluntarioa eta pertsona zerk lotzen dituen, elkarlanerako aukeretara irekitzea, zentro/zerbitzutik gizarteari egin diezaiokeen ekarpena, eta zerbitzuan bizi edo bertaratzen den pertsona bakoitzaren analisia landu ditugu, zer egitea gustatzen zaien, noiz sentitzen diren ondo, zer ekarpen egin dezaketen, bakardadea, sare soziala eta nola saia gintezkeen erantzuten.

Horrek ikaskuntza eragin du, beste era batera begiratzeko, hantzemateko, komunitatearen garrantziaz eta eginkizunaz jabetzeko. Baina, era berean, identifikatutako behar asko sortu ditu, bete beharrekoak. Horregatik, aldi berean, boluntariotzako erakundeekin koordinatuta aritu gara. Hala ere, agerian geratu da boluntario gehiago behar direla. Pandemiak eta aldaketa sozialek boluntario kopurua murriztu dute, eta gizarteak eta zaintza sistemak iraupen luzeko zaintza ereduaren arabera izango duen beharra gero eta handiagoa izango da.

Boluntariotzako erakundeetara egindako hurbilketa hori oso positiboa izan da, eta, aldi berean, bestelako ekintzak eta sinergiak lortu ditugu.

Bide honetatik  nahi dugu erakundeen laguntza eskertu beste behin, beti ari baitira elkarlanean eta beren onena ematen.

 

Zalantzarik gabe, proiektu honetako ikaskuntzak aplikatzen eta lantzen jarraituko dugu.

 

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

ISTORIADUN MEMORIAK

Kontatu, eta entzunak izan, transferitu, ezagutu eta ondarea sortu... ekimen honen oinarriak dira

800€
4
Helburua: 20.000 €

centros de Matia Fundazioa

COVID garaiko bizipenak, elkarbanatuko ditugu?

Birusak eta pandemiak sentimendu asko uzten dizkigu. Adierazi egingo ditugu eta edizio digital bat geratuko zaigu guztien historiarako

5640€
43.162164230504
Helburua: 13.067 €