Gustatzen zaigun zaletasun bat. Gustoko dugun ekintza bat. Eta alde batera uzten duzu: egun bat ez zara joaten, ondoren bi falta, denbora luzatu egiten da, etxez aldatzen zara, zure lagunak iada ez doaz... eta pixkanaka, konturatu gabe, gustatzen zitzaizun eta betetzen zintuen zerbait egiteari utzi diozu, zuretzat garrantzitsua zen zerbait. Baina batzuetan ez zara horretaz jabetzen, eta isilean joaten da.
Bat-batean, zerbaitek edo norbaitek zerbait esnatzen du zugan, eta berreskuratu nahi duzu, konturatu zarelako garrantzitsua dela, eta faltan botatzen duzula.
Eta orduan hasten zara martxan eta proposatzen diozu ingurukoei, eta itzultzea proposatzen duzu.
Pixkanaka, eta pertsonen gaitasun eta gustoko gauzetan aurrera eginez, pertsona talde txiki batean amankomunak diren egoerak entzun eta identifikatzen ditugu, eta orduan oztopoak gainditzen ditugu, eta antolatzen gara... uretara itzultzeko!
Adinkideren eta bere boluntarioen baldintzarik gabeko babesarekin, igerilekura itzuli gara. Eta asmoa da hamabostean behin joatea.
Uretara itzultzeak hau esan nahi du:
- esperientzia eta zaletasun garrantzitsuekin berriz konektatzea
- loturak sendotzea eta elkarri laguntzea
- komunitatean aktiboki parte hartzea
- osasuna modu integralean zaintzea
"Hainbeste pozten naiz etorri izanaz", "ia ahaztu egiten zait nolakoa zen hau", partekatzen dute parte-hartzaileek
Eta hau hasi besterik ez da egin!

