PrestAKzioa: pertsonen bidelagun izateko prest

Gero eta pertsona gehiagok erabakitzen dute Gipuzkoan boluntario izatea eta behar dutenei laguntzea, haien ongizatean lagunduz. Horregatik, eta pertsona horien jardunak besteen bizitzan duen garrantziaz jabetuta, garrantzitsua iruditzen zaigu prestakuntza aukera bat eskaintzea, POAn trebatu ahal izateko. Baina, zer da POA?

Bukatuta
1
Emaile

Pertsonarengan oinarritutako arretak pertsonari bere berezitasuna aitortzea eskatzen du, bere gaitasunak nabarmenduz mendekotasuna eragiten dionaren aurrean, horrela bere autodeterminazioa babestuz.

Zaintzen dituzten pertsonentzako POAren ikuspegitik baliabide pedagogiko berritzaileak sortzera bideratutako Egiten Ikasi proiektutik, horretan prestatzeko beharra identifikatu zuten. Hor sortu zen PrestAKzioa proiektua, PAO lineako prestakuntza bat diseinatu nahi duena boluntarioentzat, praktikoa, modularra eta malgua izango dena, eta ildo horretan 2021ean zein geroago prestatu nahi duten boluntario eta erakunde guztientzat eskuragarri egongo dena.

Era berean, PrestAKzioaren helburu nagusia da pertsonei laguntzen dieten Gipuzkoako boluntarioak eta erakundeak PAOn prestatuta egotea ikuspegi hori beren jardueran txertatzeko, laguntzen dieten pertsonei ongizatea, autonomia, duintasuna eta zentzua emanaz. Hala ere, honako helburu espezifiko hauek ere aurreikusten ditugu:

  • POAri Gipuzkoan aurrera egiten laguntzea, eta, horrekin batera, zaintzak behar dituzten pertsonen ongizatea sustatzen laguntzea.
  • Pertsona eta erakunde laguntzaileei eta boluntarioei beren lana aitortzea
  • Eten digitala murriztea teknologia berriekin gaituz eta ikasiz

Proiektu honek Kutxa Fundazioaren finantzaketa du, 2021erako proiektu sozialetarako laguntzen deialdiaren bidez.

Beraz, Matia Institutuarekin batera ari gara proiektua diseinatzen eta garatzen.

Informazioa eguneratzen joango gara.

 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Hilabete hauetan zabalkunde eta lanean jardun dugu, eta iada formakuntzaren pilotajea eginda dugu, eta luzatuta eta bukatuta hasieratik interesa izan zuten  entitateekin.

Oso pozik gaude izandako erantzunarekin, hauek izan ziren proiektuan partehartzeko ineteresdunak: AECCAdinkideCaritasPastoral de la SaludHurkoaFundación Vivir un Buen MorirHospitalidad de LourdesPaliativos Sin FronterasFundación La Paz Es PosibleTantaka-TecnunBizikletaz Adinik EzGizaldeAfagi Agifes.

Arrazoi ezberdinengatik, hauetako batzuek ez zuten partehartu hurrengo faseetan. Baina 8 elkartek aurrera egin zioten eta 68 pertsona boluntario formatu dira.

ACP formakuntza Gipuzkoako boluntarioentzako beraz sortua eta forgatua dago. Lehen promozioa martxan da iada.

2022 urtean zehar, jarraipena emango diogu, erta berriro ere epea irekiko dugu pertsona boluntario gehiagok partehartzeko.

Ekainean deialdi bat egin dugu eta 4 elkarte ezberdinetako 23 boluntarioek burutu dute: DYA Gipuzkoa, Bizikletaz Adinik Ez, Barruan eta Nagusilan.

Urrian beste deialdi bat egin dugu eta 2 elkarte ezberdinetako 12 pertsona boluntariok eman zuten izena: DYA Gipuzkoa eta Adinkide.

Elkarte bat zara eta interesatzen zaizue? Edo boluntario zera eta POAren inguruan ikasi nahi duzu? Idatzi matiazaleak@matiafudazioa.eus-era.

Mila esker Kutxa Fundazioari proiektu hau posible egiteagatik.

 

Boluntariotzaren testigantzak jasotzen dituen bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu:

 

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

centros de Matia Fundazioa

Altuerako topaketak Alex Txikonekin

Arnasa hartu. Zeure burua gainditu. Igo. Natura. Elkarbanatu. Osasuna. Behatu. Pazientzia. Irmotasuna.

Eta zuri, zer ematen dizu mendiak?

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €