Euskara gure hizkuntza da, eta hari eta aitzaki bezela erabilita, gure tradizioetara bidaiatu nahi dugu. Ekimen honen bitartez, irteera ezberdinak egingo ditugu Lamourous zentrotik. Badugu iada pentsaturik nora nahi dugun joan, baina ahal baina aukera gehiago okurritzen zaizkigu: Balenciaga, Igartubeiti, SagardoEtxea, Loiolako Santutegia... toki asko, guztiak tradizio eta kulturaren orinarri.
Irteera hauek autobus egokituan lirateke, eta adinekoek partehartzeaz gain, familiartekoek ere bidai honetan parte izateko aukera edukiko dute. Zergatik ez elkarbanatu? Oroitzapen eta momentu onak. Ezagutza eta tradizioa...
Eta ze abiapuntu hobeagorik Euskararen Nazioarteko Eguna baino? 2019ko Abenduak 3an Lamourousen festa handi bat antolatu zen, kolaborazio askorekin, eta honela hasiera eman ahal izan zioten ekimen polit honen diru-bilketari.
Pandemiak irteerak mugatu dizkigu, baina jarraitzen dugu honekin aurrera. IZan ere, baimena dugun moemntuan, irteeran denbora mugarik gabe, eta talde txikietan egiteko aukera dugunean... hauek izango dira gure toki desiatuak!
Laguntzen gaituzu?