COVID garaiko bizipenak, elkarbanatuko ditugu?

Birusak eta pandemiak sentimendu asko uzten dizkigu. Adierazi egingo ditugu eta edizio digital bat geratuko zaigu guztien historiarako

Bukatuta
38
Emaile
5640€
43.162164230504
Helburua 13.067€

Plazera, eta era berean erronka, dugu ekimen honekin egotea Piztumetaren kanpainan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak hautatutako beste 14 proiekturekin batera.

(2020) Azaroaren 17ra arte daukagu dohaintzetan gutxieneko aurrekontua lortzeko. Dohaintza bakoitzeko, Aldundiak beste horrenbeste ematen du. Lortzen ez badugu, dohaintzak itzultzen dira eta ezingo dugu egin.

Mesedez, ikusi ekimen hau, pandemiagatik eta bizi izandako egoerengatik adierazteko eta aitortzeko beharrari erantzuten baitio. Ikusiko duzue emateen sariak oso erakargarriak direla, eta batzuk unitatetan mugatuak ere.

Hemendik sartu eta eman dezakezue, Goteo plataformaren bidez.

 

""""""""""""""""""""""""""""

Pandemiak duela hilabete batzuk sekula imajinatuko ez genituen egoera asko sortu ditu. Baina egoera horiek sentimenduak dakartzate, eta, oro har, oso gogorrak izan dira. Gure kasuan, adineko pertsonei laguntzen diegu beren bizitzan, eta mina, banaketak, beldurrak, distantzia, segmentazioa... aurkitu ditugu, baina baita gainditzea, ikastea, erresilientzia... ere. Baina ekintzarako hilabeteak izan dira: egiteko, erabakiak hartzeko, betetzeko, aldatzeko, ziurgabetasunerako, gorabeheretarako..., eta ondorioz, ez da unerik izan norbanakoari entzuteko, adierazteko, patxadaz hitz egiteko, asimilatzeko, partekatzeko, aurkitzeko, ezagutzeko.

Entzun nahi dugu: familiak, gure zentroetan bizi diren adinekoak, langileak, boluntarioak, beste edozein egoeratan etorri diren laguntzaileak... Zer sentitu dugu? Zer ikasi dugu? Nola begiratzen diogu etorkizunari?

Guztion artean hausnartu eta sentitu nahi dugu, eta, hortik, edizio digital bat sortu, parte hartzen duen zentro bakoitzak adierazi nahi duen erara: idatzi bat, abesti bat, marraztu, komikia edo ipuin moduan… Gure esperientziatik abiatzen bada ere, emaitzean pertsona eta herritar asko ordezkatuta senti daitezen, eta langileak, zaintza-komunitatea, garai hauetan hain garrantzitsua den eta etorkizunerako eredu gisa aintzatetsita senti daitezen.

Horiek guztiak multzokatuta, prozesu honen azken emaitza gisa, edizio digitala izango dugu, modu artistiko desberdinetan irudikatutako eta adierazitako esperientzien edizio digitala.

""""""""""""""""""""""""""""""

Proiektuaren egoera: Abian

Goteoko kanpaina bukatu zen eta 5640€ lortu genituen emateekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko matchari esker, Metakulturarekin. Mila esker Maider, Diana, Xabier, Elena, Javier,  Juan Carlos, Mertxe, Oihane, Leire, Miren, Erkuden, Iñaki, Marian, Antonia, Davinia, Alberto, Nereida, Raquel, Adriana, Ibon, Ferran eta Diana, beraien ekarpenekin hau posible egingo dutelako.

Pixkanaka eta denbora luzean, epeak eta sentimenduak, aukerak eta momentuak baloratzen, lortu dugu tailerrak egitea.

 Bertan bizitutakoa oso anitza da, baina azkenean, hemen dituzue guztion artean, eta espresiobide ezberdinez lortutako artelan ezberdinak. Hauek dira gure bizipenen irudikapenak.

 

 

 

 

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €

Iza - Matia Fundazioa

NIK ERE BAI

Ekimen honek "ahotsa jartzen du".

13000€
100
Helburua: 13.000 €