Kontxako badian itsasontziz paseatzea, “aitona Julianen” itsasontzietan, plan klasikoa da, eta ondo onartua eta gozatua betiere. Izan ere, itsasoa gure bizitzatik oso hurbil dagoen ingurunea da, hainbat modutan: kresala usaina, olatuen joan-etorria, konpainia eta aisialdi egunak gogorarazten dizkigu.
Iza zentroan batzarrak eta entzuteko prozesu ezberdinak egiten dira, eta plan hori asko eskatzen dute bertan bizi diren pertsona guztiek. Hori dela eta, pertsona baten dohaintzari esker, adostu dute funtsak itsasontziz paseatzeko izatea, salitrearekin harremanetan berriro ere jarri eta gizateko parte aktiboa izan, gaur egun itsasontziak irisgarriak baitira mugikortasun urriko pertsonentzat ere.
Beraz, uda hau gurea da! Eta 3 irteera egingo ditugu Kontxako badiatik itsasontziz ibiltzera.
Irteeren berri emango dizuegu.
Proiektuaren egoera: Abian
Uztailean lehen irteera egin genuen eta 23 pertsonek ahal izan zuten disfrutatu badiatik emandako paseoarekin, kresala usaina, itsasoaren kulunka, hiria beste toki batetik begiratu eta lehen aldiz estrenatzen ziren pertsona hoien ilusioarekin.
Paseoa ederra izan zen, nahiz eta egia izan SAnta lara uhartea ezin izan zutela zapaldu ez delako irisgarria.
Orain, bidea irekita, beste bi irteera gehiago ditugu pendiente.




