Lehio ireki bat

Bizi, partekatu, deskantsatu, zaindu eta babesten garen espazioak, gure ongizaterako gako dira. Gure bizi-kalitatean eragin zuzena dute.

Bukatuta
1
Emaile
5000€
100
Helburua 5.000€

Argia, soinua, usainak, dekorazioa, elementu esanguratsuak. Giroaren garrantziaz jabetuta, eta arreta-ereduaren gakoetako bat izanik, etengabe ari gara hobetzen eta esperientzia berriak probatzen, horretan aurrera egiteko.

Grupo Easo Motor-en dohaintza hau, La Caixa Fundazioaren eta Caixabank Payments & Consumer erakundearen laguntzarekin, espazio bat hobetzera bideratu dugu, giroa zainduz, egokituz eta bertan bizi diren pertsonen beharrei erantzunez.

Kasu honetan, aldaketak egin ditugu Iza zentroko bizikidetza-modulu batean, non gainbegiratzea eta zaintzea behar duten pertsonak bizi diren.

Hormak "zabaldu" nahi izan ditugu, mugak leundu, arriskurik gabe apaindu, leihoak sortu kanpora begira, espazio esanguratsu irekietara, eta ulertu egingo duzue, ikusten dituzuenean.

Eva Menaren laguntza izan dugu. Berak zuzenean egin ditu pinturak horman, leihoak irekiz eta dekorazio-elementuak gehituz, baina arriskurik gabe.

Chillida familiak ere aukera eman digu Chillida Lekuren zati bat ekartzeko, eta paisaia horrek transmititzen duen arteaz, bakeaz gozatzeko, gure etxeko egongelatik bertatik.

Eskerrik asko laguntzeagatik eta aurrera egiten jarraitzeko babesa emateagatik.

Proiektuaren egoera: Abian

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Dantza espresiobide bezala

422€
21.1
Helburua: 2.000 €

Fraisoro - Matia Fundazioa

Musikarekin edonora

Musika bizitza da, eta bizitza musika da.

Gure bizitzan zehar egiten dugun ibilaldian, presente dago musika, urteetan zehar eta era askotara beti.

Horregatik, musika egin, ikasi eta gozatu nahi dugu.

7505€
100.06666666667
Helburua: 7.500 €