Kresala usainez

Bizitza, udara, beti daude momentu eta bizipenak usai ezberdinekin erlazionaturik: kasu honetan, kresala usaina.

Kontxako badian itsasontziz paseatzea, “aitona Julianen” itsasontzietan, plan klasikoa da, eta ondo onartua eta gozatua betiere. Izan ere, itsasoa gure bizitzatik oso hurbil dagoen ingurunea da, hainbat modutan: kresala usaina, olatuen joan-etorria, konpainia eta aisialdi egunak gogorarazten dizkigu.

Iza zentroan batzarrak eta entzuteko prozesu ezberdinak egiten dira, eta plan hori asko eskatzen dute bertan bizi diren pertsona guztiek. Hori dela eta, pertsona baten dohaintzari esker, adostu dute funtsak itsasontziz paseatzeko izatea, salitrearekin harremanetan berriro ere jarri eta gizateko parte aktiboa izan, gaur egun itsasontziak irisgarriak baitira mugikortasun urriko pertsonentzat ere.

Beraz, uda hau gurea da! Eta 3 irteera egingo ditugu Kontxako badiatik itsasontziz ibiltzera.

Irteeren berri emango dizuegu.

Proiektuaren egoera: Abian

Uztailean lehen irteera egin genuen eta 23 pertsonek ahal izan zuten disfrutatu badiatik egindako paseoarekin, kresala usaina, itsasoaren kulunka, hiria beste toki batetik begiratu eta lehen aldiz estrenatzen ziren pertsona hoien ilusioarekin.

Paseoa ederra izan zen, nahiz eta egia izan Santa Klara uhartea ezin izan zutela zapaldu ez delako irisgarria.

Bidea irekita, beste bi irteera gehiago egin dira abuztua eta irailean.

Udara hau berezia izan da eta 36 pertsonek gozatu dute goiz berezi batekin.

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

centros de Matia Fundazioa

Altuerako topaketak Alex Txikonekin

Arnasa hartu. Zeure burua gainditu. Igo. Natura. Elkarbanatu. Osasuna. Behatu. Pazientzia. Irmotasuna.

Eta zuri, zer ematen dizu mendiak?

HISTORIADUN MEMORIAK

Kontatu, eta entzunak izan, transferitu, ezagutu eta ondarea sortu... ekimen honen oinarriak dira

12388€
61.94
Helburua: 20.000 €