KantuKLIK

Kanta dezagun!

Bukatuta
1
Emaile
1500€
100
Helburua 1.500€

Gizartearen aldaketekin, tradizioak ere galtzen eta aldatzen joaten dira. Baina bizirik mantentzeko, aitortzeko eta balorea emateko, garrantzitsua da belaunaldien arteko transferentzia.

Lamourous zentroan beti disfrutatu izan dugu asko musika eta batez ere bazkalosteko kantuekin: geure kantuak, kulturan oinarritutakoak, eta bizitzako momentu ezberdinetan lagundu digutenak.

Baina tradizio hori galtzen ari da eta horregatik burutuko dugu KantuKLIK deitu diogun ekintza hau, balorea eman eta plazaratzeko. Hau da gure ekarpena: belaunaldi eta pertsona ezberdinak batu, euskaraz kantuan jarduteko.

Maiatzak 23an auzotik burutuko dugu ibilbide bat goizeko 11etan hasita eta auzoko eragile ezberdinak lagun ditugula.

Ekintza irekia da eta, beraz, nahi duen orok dauka aukera batzeko kantura.

Hemen ahal dezu eskuratu bereziki sortu dugun kantu bilduma: "KantuKLIK kantu bilduma".

Bazkalostean, jatetxean aurkitzen diren pertsonak konplize biurtuko ditugu abesten jarraitzeko.

 

Ekintza hau Kutxa Fundazioak sustatutako Hitzetatik Ekintzetara programaren barnean dago. Hemen eskuratu informazio gehiago.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Maiatzaren 23an kalera irten ginen, herritarrak aktibatzeko, adinekoek gizartearen parte gisa egiten duten ekarpena eta parte hartzea balioesteko, eta taldean abesteko tradizioa berreskuratzeko, kulturari eta hizkuntzari balioa emanez.

100 pertsona inguru atera ginen, baina herritarren beste hainbeste konplize ere KLIKren parte izan ziren.

Intxaurrondo Ikastolako gazteek eta Aiton Amonen Etxeko jubilatuek lagundu ziguten. Familiarrak, inguruko pertsonak, Lamourousen bizi diren pertsonak, eta auzoa, komunitatea. Denak batera kalean abesten eta tradizioei balioa ematen.

"Aspaldian ez nituen kantu horiek entzuten"

"Ez dut euskara ulertzen, baina ederra da entzutea"

"Hunkitu egiten naiz kalean taldean abesten ikustean"

"Zoragarria da auzoa horrela animatuta ikustea, bizitza dago".

Testigantzak, baina batez ere parte hartzaileengan duen eragina, ez baita hitzekin bakarrik adierazten, keinuekin, irribarreekin, malkoekin, eta bizitza eta bizitzaren historia ospatzeko kantu inprobisatuekin, gure parte diren abestiak.

Abestietatik eta topaketetatik komunitatea sortzea.

Eskerrik asko gurekin egon zineten guztioi eta jardueraren konplize izan zineten guztioi.

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

centros de Matia Fundazioa

COVID garaiko bizipenak, elkarbanatuko ditugu?

Birusak eta pandemiak sentimendu asko uzten dizkigu. Adierazi egingo ditugu eta edizio digital bat geratuko zaigu guztien historiarako

5640€
43.162164230504
Helburua: 13.067 €

Hausnartu eta ekin

Iraupen luzeko zainketei eta laguntzei buruzko hausnarketa: Gizarte osoa eta boluntarioak inplikatzen dituen erronka.