Gizartearen aldaketekin, tradizioak ere galtzen eta aldatzen joaten dira. Baina bizirik mantentzeko, aitortzeko eta balorea emateko, garrantzitsua da belaunaldien arteko transferentzia.
Lamourous zentroan beti disfrutatu izan dugu asko musika eta batez ere bazkalosteko kantuekin: geure kantuak, kulturan oinarritutakoak, eta bizitzako momentu ezberdinetan lagundu digutenak.
Baina tradizio hori galtzen ari da eta horregatik burutuko dugu KantuKLIK deitu diogun ekintza hau, balorea eman eta plazaratzeko. Hau da gure ekarpena: belaunaldi eta pertsona ezberdinak batu, euskaraz kantuan jarduteko.
Maiatzak 23an auzotik burutuko dugu ibilbide bat goizeko 11etan hasita eta auzoko eragile ezberdinak lagun ditugula.
Ekintza irekia da eta, beraz, nahi duen orok dauka aukera batzeko kantura.
Hemen ahal dezu eskuratu bereziki sortu dugun kantu bilduma: "KantuKLIK kantu bilduma".
Bazkalostean, jatetxean aurkitzen diren pertsonak konplize biurtuko ditugu abesten jarraitzeko.
Ekintza hau Kutxa Fundazioak sustatutako Hitzetatik Ekintzetara programaren barnean dago. Hemen eskuratu informazio gehiago.