Futbol talde berri bat Azpeitian

San Martin-en hasi da jokoa!

Buruan ditugun oroitzapenak zeozerrekin lotuta egoten dira, eta "botoi" hori ikutzen dezunean... azaleratzen dira, eta irribarre bat ateratzen dizute, eta ondo sentitzen zara, eta bizitzak eman dizunaren konsziente egiten zara...

Hau da futbolak lortzen duena Isidro, Joxe Mari, Valentin, Salva, Jesus, Jose Ignacio, Pedro… San Martin-en bizi diren 8 pertsonengan, eta futbolera oso zaletuak direnak. Beraien biziak futbolari lotuak egon dira, era batera edo bestera.

Reminiszentzia programa hau, La Liga, FEAFV eta Real Sociedad Fundazioak apoiatzen duena, horixe bilatzen du.

12 aste, non "San Martin"eko taldeak, BERE BIZITZAKO PARTIDOA JOKATUKO DUEN.

Urriaren 4ean hasi ziren martxan, eta 12 asteetan zehar gozatuko dute oroitzapenak ekarriaz Mitxel Loinaz eta Bixio Gorrizen eskutik. Bideoak, jolasak, irteerak, bisitak, jokaldiak... eta noski iada klasiko bat den asteroko PORRA. Ikusiko dugu nork irabazten duen.

Joango gara berri ematen.

Eskertu kolaboratzaileei San Matin aukeratu izanagatik eta aukera hau eskaini izanagatikpertsona hauei.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Abenduak 13, eta tailerra gaur amaituko da. Pena handia ematen digu amaitzeak, 12 aste izan baitira partekatzeko, gogoratzeko, barre egiteko, beste arazo eta kezka batzuk ahazteko, zein ordu den ahaztu eta futbolarekin eta inguruko guztiarekin bizitako uneak soilik gogoan izateko.

Esan dezakegu plazer handia izan dela Mitxel eta Bixiorekin bidaia hau egitea, eta haien gizatasuna eta profesionaltasuna zelaigunetik haratago daudela, saio hauek entretenigarriak, motibatzaileak, integratzaileak eta bakarrak eginez.

12 aste, 12 ostiral, baita Reale Arena bisitatzeko irteera bat eta zelaiaren handitasuna bizitzeko aukera ere.

Hori posible egin dutenei eskertza luzatu nahi diegu berriro: Liga, FEAFV eta Real Sociedad Fundazioa. Programa honetan konfiantza duten eta, kasu honetan bezala, programan parte hartzen duten 8 pertsonek gozatzeko aukera ematen diguten erakunde eta pertsona zehatzei, eskerrik beroenak.

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Iza - Matia Fundazioa

NIK ERE BAI

Ekimen honek "ahotsa jartzen du".

13000€
100
Helburua: 13.000 €

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €