Ekimen hau ez da bakarrik adineko pertsonentzat. haurrak, helduak,... Ezin gara iritsi pertsona baten larruan jartzera, minutu gutxietanetxetik, familiatik, herrialdetik alde egin behar duena, borrokatu duen guztiarengatik, oroitzapena landu eta sortu duen espazioarengatik, familiarengatik, momentuengatik...alde egin... Bizi-ibilbide oso bat hautsi, bizitza salbatzen saiatzeko, bidaia gogor bat, eta beste leku batean berregin.
Egoera horri aurre egin nahi diogu, eta MatiaZaleaken kolaboratzaile-sareak abian jartzen duen ekimen honetan lagundu: autobus bat, Euskal Herritik eta beharrezko baimen guztiekin Ukrainara materiala hartuta irteten dena, eta 60 errefuxiaturekin itzuliko dena, bizitza berri bat izan dezaten.
Hainbat ekintzaren bidez babestuko dugu, eta horri esker, arrakasta handiagoa izango du.
Ekintza horietako bat laguntza humanitarioko, elikadurako eta abarreko materialak erostea izango da. Erosketa hori Polonian gaitutako supermerkatu batean egingo da, non saltzen duten guztia kostu-prezioan egiten den, eta zoritxarrez beren herrialdetik alde egin behar duten pertsonengan eraginkortasun handiagoarekin bana daiteke. Horretarako, ekimen honetatik bertatik egin dezakezue zuen dohaintza.
Edozein ekarpen txikik HAUNDI egingo du hau.
Emateak eta ekarpenak izan ditugu pertsona eta entitate ezberdinetatik, eta honek baimendu du martxan jarri ahal izatea garraioaren kostua eta materiala eta elikadura ekarpenekin, baina hau hasiera besterik ez da. Honela lagundu digute:
- Bufete Barrilero: logistika eta kudeaketa-euskarria
- Eroski: elikagaiak
- Euskontrol: logistika
- TrangoWorld: hotzari aurre egiteko arropa eta bestelakoak
- Mainfarma: medikamentuak
- Palacios alimentación: elikagai produktuak
- SOS Himalaya: hotzari aurre egiteko arropa
- Energizer: pilak eta linternak
- Transportes Carrasco
- Becerril de la Sierrako udaletxea
- Tres Cantos-eko Udaletxea
- Udana Nepal Elkartea
- Fenie Energia Fundazioa
- Paje Magikoak
- Lekittoko Bihotz ona elkartea
- Lekeitioko lagunak
- Óptica Galdakao
- Autocares Jon Ander
- APD
- Farmacia Diego Sarasketa
- Atertu Kopiak
- Bar Zortzi (Bilbo)
- Bthetravelbrand
- Alex Txikon: logistika eta kudeaketa-euskarria
- MatiaZaleak: osasun langile eta materiala, kudeaketa-euskarria eta boluntarioak.
Kolaboratu ezazu. Beraiek gehiegi galdu dute iada