ONline nago. Eta zu?

Teknologia digitalaren erabilera naturala da belaunaldi batzuetan, eta gero eta ohikoagoa adineko pertsonetan. Hala ere, erabilera egokiak ekarpen asko egiten dizkigu… eta horregatik… nabigatzen dugu elkarrekin?

Ekimen honen helburua teknologia digitalaren erabilera adineko pertsonei gerturatzea da, eta ahal izanez gero, tableten erabilpenean irakasten dietenak, gazte eta nerabeak izatea, honela tabletaren erabilpenaz gain, beste hainbeste gauza ikasi ahal izateko.

Adineko pertsonengan eten digitala errealitate bat da. Datuek hori esaten digute.

Ez hain urrutiko etorkizunean teknologia oso barneratua egongo da gure etxebizitzetan, eta pixkanaka ikasten eta normalizatzen joango gara, baina bidea egiten joan behar gara.

Baina egunerekoari begira, gure errealitateari, eta teknologia hori erabili ez duten eta behar izan ez duten pertsonei begira, adineko pertsonekin helburu batzuk ditugu:

  • arlo kognitibo eta sentsoriala lantzea baimentzen du
  • teknologia digitalean murgildu
  • intereseko eta esanguratsu diren gauzen inguruan informatu
  • pertsonen artean gerturatu, erakusten duen eta ikasten duen artean, adinekoak eta gazteak

Informatika Amarari esker bi tablet ditugu horretarako, ekimen hau prueban jartzeko. Ditugun helburuekin bat egiten duten aplikazioak bilatzen ari gara eta martxan jartzen garenean… izango duzue berri!

Zuk ere nahi baduzu lagundu, emate batekin tablet gehiago lortzeko, edo informazioa eta ezagutza… jarri harremanetan. Goazen guztien artean konektatzera!

Proiektuaren egoera: Abian

Ba martxan dira tabletak bi eguneko zentroetan: Bermingham eta Elizaran. Eta egia esan ikaragarria da sortzen dituzten aukerak. Teknologia berriak erabiltzea, eta norbanakoaren gustoko edukietara iristea modu errazean... aberasgarria!

Programak horrelako ondo doazela ikusita, Informatika Amarak beste bi tablet eman dizkigu, eta iada Lamourous eta Rezolako eguneko zentroetan martxan hasteko prestatzen ari dira... 

Laguntzen diguzu konektatzen?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Matiako Danborrada Solidarioa

Gustatzen zaizu danborrada? Gurea den festa bat da, Donostiarrena, Gipuzkoarrena, guztiona... Eta GUZTIONA egin dezakegu? Partehartzeaz gain, esanguratsua den pertsonak gonbidatu ditzazkegu?

Iza - Matia Fundazioa

Ni ere noa!

Steven Spielbergen azkena ikustera goaz? Derbirako sarrerak hartuko ditugu? Aspaldi ez naizela hipodromora joan …
 
Ba, NI APUNTATZEN NAIZ!

5000€
100
Helburua: 5.000 €