Ni ere banoa!

Steven Spielbergen azkena ikustera goaz? Derbirako sarrerak hartuko ditugu? Aspaldi ez naizela hipodromora joan …
 
Ba, NI APUNTATZEN NAIZ!
Bukatuta
1
Emaile
5000€
100
Helburua 5.000€

Nor ez da plan batera apuntatzen? Interesatzen zaion eta motibatzen duen plana. Bere gustuei, zaletasunei … erantzuten dien plana, gauza entretenigarriak, kulturalak, aisialdikoak … egin ahal izateko, eta, aldi berean, bere lagunez, berrikuntzez, paseoez, kulturaz … gozatzeko.

Hori da ekimen berri honen espiritua: gauza esanguratsuak egitea, normalizatuak, edonork bere agendan programatu ditzakeenak: ba... APUNTATZEN NAIZ!

GRUPO EASO MOTORren emateari esker, eta Caixabank Consumer Finance eta Caixabanken laguntzari esker, 2020. urte honetarako irteera berezien programazioa egin dugu gure Iza zentroan bizi diren pertsonentzat. Destino desberdinak kultura, itsasoa, animaliak, kirola … maite dutenentzat, eta helmuga arruntenak, baina aspaldian egiten ez dituztenak: zinemara joatea edo hanburgesaz gozatzea, adibidez.

Hauek dira ekimenaren helburuak:

  • Jarduera esanguratsuak egitea, talde txikietan, normalizazioa bultzatzeko
  • Isolamendua saihestea eta ilusioa eta motibazioa ematea
  • Komunitatean integratzea, jarduerak ikastetxetik kanpo eginez
  • Erreminiszentzia: iraganeko oroitzapenak pizten dituzten eta egoera positiboetara eramaten gaituzten jarduerak…

Jarduerak eta egutegia programatzen hasi gara. Eta hemen ikusiko dituzue egingo ditugun irteera politak! Zinemara … denok bezala … palomitak hartuta!

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Beste hainbat ekintzarekin gertatu zitzaigun bezala, NI ERE BANOA gelditu behar izan genuen pandemiarekin.

Baina bagoaz pixkanaka aurrera.

Abuztuko hilabete honetan, hipikara joateko aukera izan dugu, eta ematen duenez, ekintza hau oso gustokoa da eta pentsatutako baina pertsona gehiago parte hartu nahi dute. Beraz, talde txikitako irteera gehiago egingo ditugu.

Frontoira ere irteera bat egin dugu, zeren eta badakizue hemen pelotak jarraitzaile asko dituela. Herri kiroletan bizien dagoen kiroletako bat izango da, esanguratsua, eta aktibitate soziala. Sinatutako pelota bat eta guzti ekarri genuen etxera!

Aniztasunaren Jaialdia ospatu da ekainean, eta Chillida Lekura gerturatu gara. Budy eta Loreak ingurua eta dantza ikuskizun batekin gozatu zuten.

Jarraituko dugu ireteera gehiago egiten. Eta kontatuko dizuegu.

Nahi lagundu irteera batean?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Elizaran

Itsasora begira

Osasun integrala zaintzea, beste esperientzia baten bidez: talasoterapia.

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €