Matiako Danborrada Solidarioa

Gustatzen zaizu danborrada? Gurea den festa bat da, Donostiarrena, Gipuzkoarrena, guztiona... Eta GUZTIONA egin dezakegu? Partehartzeaz gain, esanguratsua den pertsonak gonbidatu ditzazkegu?

Hau ekimen berria da: Matiako danborrada bat sortu dugu San Sebastian Egunerako (Urtarrilak 20), non MatiaZale pertsonak (boluntarioak, familiartekoak, egoileak, langileak...) horrelako ospetsua den eta sentimenduak pizten dituen festa bizi dezakegun, barnetik.

Baina garrantzitsuena da traje solidarioen bitartez, Matian bizi diren eta beraientzat esanguratsua den pertsona batzuk, partehartu ahalko dutela. Ekintza integratzaile bat izango da, aukerak ematea eta ametsak betetzea bilatzen duena.

Parte hartu nahi baduzu, eta beste batzuk disfrutatzea baita ere nahi baduzu, oraindik garaiz zabiltza. Jarri gurekin harremanetan eta informatuko zaitugu. Ezin baduzu parte hartu, erakunde bat zara, enpresa bat... beste era asko daude kolaboratzeko. 

Lehen danborrada 2019ko Urtarrilaren 20ean goizean izango da, irteera Matiako Bermingham egoitzatik eta Benta Berri ingurura joango gara eguerdirarte. Trajeak sortu ditugu, ensaioak… egun polit hau GUZTIEK gozatu ahal izateko.

Batu nahi baduzu, informazioa lortu ahal dezu hona idatziaz: danborrada@matia.eus

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Danborren erritmoarekin bat hazten den historia

2019ko Urtarrilaren 20ean goizeko 10:30etan lehen aldiz abiatu zen Matiako Tanborrada Solidarioa. Nahiz eta irteera ordu ofiziala hori izan, urduritasunak eta prestakuntzak askoz lehenago hasi ziren, baina 10:30etan jarri ginen abian San Sebastian Martxarekin gure Bermingham zentroan.

Partehartzaileen emozioak eta laguntzen zigutenenak, nabariak ziren. Momentu polita guztiek disfrutatu ahal izan genuena. Emozio malkoak eta dantzak Sarriegiren musikarekin.

Ondoren IZA zentrora eta Rezola zentroetara joan ginen, festa guztiei gerturatzeko asmoz Antiguoko auzora joan aurretik.

Ibilbidearen bitartean, jarraitzen ziguten pertsona askorekin gozatu ahal izan genuen, festa bizitzen duten pertsonak eta danborradaren, taldearen, besteei apoiatzearen, integrazioaren, aukerak ematearen eta besteekiko begirunearen baloreetaz konsziente egiten ziren pertsonak.

Taldean partehartzen zuten pertsona ezberdinek, mugikortasun murriztuarekin, muga ezberdinak, zaintzeko beharrekin… baina dena pertsona hoiei nola begiratzen zaien da, zeren eta posible da beste edonork baino behar gehiagorik ez izatea. Laguntzeko keinuak etengabekoak ziren, euritik babesteko, hotza sentitzerakoan besarkada bat, salda goxo bat eskeini gorputza berotzeko, dantzan egin elkarrekin, elkarrizketan barneratu…

Bizikletaz Adinik Ez laguntzari esker Rezolan bizi diren pertsona batzuk tanborradari jarraika joan ahal izan ziren boluntarioek gidatzen zituzten trizikloei esker. Guztizko partehartzea posible dela laguntzarekin, erakusgarri.

Eskertza luzatu hemendik David de Jorge, Zumaiko Jakintza Berri Kultur Elkartea, Urdanbor,  Urnietako Udala, Tripontxi, Teresatxo Taberna, Nagusilan, Bizikletaz Adinik Ez, Itziar, Javi, Paola, Leo, Iñaki, Iban, Igor, Rakel, Kristina, Jabi, Gorka, Edurne, Asier, Lorena, Nerea, Susana, Maider, Ana, Lorena, Elena, Aitziber…. Eta ezin jarraitu baina guztiek eta gehiagok apoiatu dute, artehartu dute, eta hau sortzen kagundu dute eta lortu dugu danborrada berri eta ezberdin bat sortzea, urte asko aurretik dituena aukerak eman eta gauza esanguratsuak egin ahal izateko.

2020: hazi eta sendotu

2020 urte honetan, gure bigarren irteera izan dugu. Handitu gara, pertsona kantitatean, esperientzian eta solidaritatean. Aurtengo honetan 7 pertsona (traje solidario) izan ditugu taldean (eta guztira 82 batu gara), zeintzuk beraien inguru eta Nagusilan eta Adinkideren boluntarioen laguntzarekin, danborradaz gozatu dute era integratzaile eta berdintasunez.

Adibidez Amaia izan dugu gurekin, zein duela 40 urte gutxi gora behera, lehenengo emakumetarikoa izan zen partehartzen tanborradan. Milesker Pili laguntzeagatik!

Edo Lupe, gazteetan kantinera bezela partehartutakoa. Festa giroa gustoko du Lupek! Milesker Ana Belen, berekin egoteagatik!

Edo Clement, Franc eta Nicola, Hasparrenen bizi diren hiru gazte, tanbor hotsa beraien parte dena. Tarteko kilometroak ez dira muga bat izan, eta hizkuntza ezta ere.

Edo Jon, herriko festetan danborra eskuartean ibilitakoa beti ere.

Edo Xabi, festan murgiltzeko aukerarik ez zuena izan orain arte.

Beraien ametsa bete ahal izan dugu, eta egun batez, goiz batez, ez zegoen nekerik, ez hotzik, ez goserik... Ilusioz beteak eta ondorengo egunetan bizipenak pozteko aitzaki bihurtu direnak.

2021 eta 2022: gelditu, baina izaten jarraituz

2021 urtea ezberdina izan da: pandemia giroan tanborrada ezin izan da atera, beraz, taldekideek bideo hau osatu dugu guztion artean ospatu ahal izateko.

2022: aurtengo honetan azkenean ezin izan dugu ospatu, pandemiaren eraginagatik...

2023: berriro irten eta amets egin

2023  izan da berriro ere martxan jartzeko urtea. Gogoz eta ilusioz beteta, berriro ere atera gara kalera dotore jantzita eta danbor eta kupel hotsarekin jendea eta ingurua animatzen, eta ametsak betetzen. Aurtengoan ere kide berriak batu zaizkigu. Eta 4 pertsona izan ditugu gure artean, tanborradarekin lotura berezia dutenak eta ilusio ikaragarria egiten dienak partehartzea. Adinkide bezalako elkarteen laguntza izan dugu.

2024: sostengatu, zaindu eta aukera berriak ireki

2024an, Matiako Danborrada Solidarioak festa aukera bihurtzen den espazio gisa sendotzen jarraitu du. Aurten, berriz ere kalean egoteaz gain, danborradaren lan solidarioa indartu dugu bereziki, eta ahaleginak eta laguntzak bideratu ditugu jantzi solidario berriak sortzeko. Jantzi horiek ez dira jantziak bakarrik: funtsezko tresna dira, danborrada oso esanguratsua den pertsonentzat modu aktiboan, seguruan eta baldintza berdinetan parte hartu ahal izateko. Horiei esker, pertsona gehiagok eutsi ahal izan diote danbor bati, taldeko kide sentitu ahal izan dira eta jaia barrutik bizi ahal izan dute, ingurukoek eta boluntariotza sare konprometitu batek lagunduta. 2024an, danborradak berriro erakutsi du xehetasunak zaintzen direnean eta babesak erdigunean jartzen direnean, parte hartzea desio bat izateari utzi eta errealitate partekatu bihurtzen dela.

2025: bost urte elkarrekin oinez, jaiaren erritmoan

2025a bereziki urte esanguratsua izan da Matiako Danborrada Solidarioarentzat, ibilbideari eta iraunkortasunari dagokienez. Bost urte bete dira festan aktiboki parte hartzen, 2021. eta 2022. urteak kontuan hartu gabe, COVIDaren pandemiak topaketa eten baitzuen kalean. Urteurren honek denboran eutsitako prozesu bat balioesten du, esperientziatik, ikaskuntzatik eta etengabeko hobekuntzatik eraikia. Aurten, jantzi solidario ugarik parte hartu dute, eta, horri esker, danborradak balio emozional sakona duen pertsonak taldean parte hartu ahal izan dute, behar diren laguntzekin. 2025a, beraz, ekimenaren zentzua berresteko, hura sostengatzen duen giza taldea indartzeko eta danborrada solidarioa dagoeneko proposamen egonkorra, ezagutzeko modukoa eta jaiaren barruan sustrai sendoekin dela baieztatzeko urtea izan da.

2026: komunitateak onartzen eta laguntzen duenean

2026a heldutasun urtea izan da Matiako Danborrada Solidarioarentzat. Urte horretan, kalean berriro topo egiteaz eta jaiaz gozatzeaz gain, danborradaren izaera komunitarioa eta erantzunkidea indartu dugu, danborrada ahalbidetzen duten babes eta konplizitate sarea zabalduz. Antiguoko Danborradak omenaldia egin zion Matiari, Donostiako Antigua auzoarekin duen lotura sakon eta maitagarria aitortuz; kolektibo eta komunitate gisa sentitzen dugun keinua. Aurten, gainera, jantzi solidarioen parte-hartzea sendotu da, danborrada bereziki esanguratsua den pertsona gehiagok modu aktiboan eta lagunduta bizi ahal izan zezaten. Benta Berriko oholtza ere eskuragarri egitea lortu dugu, pertsona guztiek jaia baldintza berdinetan bizitzeko duten eskubidea bermatzen duen mugarria. 2026a, azken batean, sendotzeko eta gozatzeko urtea izan da, Antigua auzotik jasotako maitasunak markatuta, eta abiapuntu ere izan da etorkizuneko erronka berrietan pentsatzeko, babesak hobetzen jarraitzeko eta danborradan parte hartzeko aukerak zabaltzeko, zentzu, inpaktu eta kide izate aldetik hazten jarraitzen baitu.

Etorkizunari begira

Matiako danborrada solidarioa ez da festa hutsa.

Topagunea da, berdintasunekoa, benetako partaidetzakoa eta zentzu partekatukoa.

Pertsona guztiak ilusionatzen dituen horretan parte har dezaketela erakusten du, laguntzarekin, elkarrekiko zaintzarekin eta konpromiso komunitarioarekin.

Hazten jarraitzen dugu, eta horretan jarraitu nahi dugu.

Danbor berri bakoitzak, pertsona berri bakoitzak, laguntza berri bakoitzak, danborrada hau pixka bat handiagoa eta pixka bat gureagoa izatea eragiten duelako.

Inoiz parte hartu, lagundu edo babestu nahiko zenukeela sentitu baduzu... hau ere zure tokia da. Idatzi  danborrada@matia.eus  helbidera

Oraindik garaiz zabiltza partehartzeko, emate bat egiteko... edo era ezberdinetan kolaboratzeko. Zer bururatzen zaizu? Deitu!

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

ISTORIADUN MEMORIAK

Kontatu, eta entzunak izan, transferitu, ezagutu eta ondarea sortu... ekimen honen oinarriak dira

10310€
51.55
Helburua: 20.000 €