Jokaldiaren luzapena

Partidoko lehen zatia izan genuen: "Gogoratzen duzu jokaldi hura?". Bigarren zatia baita ere: "Oroitzapenak entrenatzen". Eta orain prorrogaren garaia da! Iada 12 jokalari prest ditugu Argixaon beraien hoberena emateko.

Bukatuta
88
Emaile
3600€
100
Helburua 3.600€

Esperientzia onak errepikatu behar dira. Eta futbola beti da aitzaki on bat, baina memoria aktibatzeko eta oroitzapen onak gogoratzeko denean, oraindik eta hobea. Taldean partehartuko duten pertsona ezberdinei batzuetan gogoratzea kostaten zaie, besteetan inguruarekin konektatzea, hitz egiteko eta adierazteko hitzak faltan batzuetan… Baina futbola maitatzen duten pertsonak dira, bizi istorioan loturak dituztenak futbolarekin, oroitzapenak eta bizipen positiboak. Irribarrea eta ongizatea aktibatzen duten oroitzapenak, beste garai batzuetara eramanaz, beste toki batzuetara, beste bizipenetara…

Aurrekontu hau behar dugu aurrera eramateko alde batetik tailerra Espainiako Futbolari Ohien Elkarteen Federazioaren eta Real Sociedadeko Jokalari Ohien Elkartearekin egten dena astero 12 saioetan. Eta bestalde garraioa, bi irteera egiteko Argixaotik (Zumarraga) Zubietara eta Anoetara, gako diren tokiak Gipuzkoako futbolean.

Laguntzen aurrera eramaten liga amaitu baino lehen?

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Lortu dugu!!! Eta bildu gara Argixaon FEAFV eta Mitxel eta Bixiorekin, aurreko programetan bezala, bide eta abentura honetan lagunduko digutenak dira eta.

Irailaren 20an hasi gara: Bixio eta Mitxel gidari, Sonia eta MArcos laguntzaile eta taldearen osaera/jokalariak: Paulina, Manuel, Miguel, Ignacio, Jose, Jose Miguel, Ignacio Maria, German eta Asun.

Oroitzapenak argitara datos programarekin. Adibidez Miguel, zein Athletic taldekoa den eta bere emaztea Errealekoa, eta derbira joaten zirenean kontrako armailetan jartzen ziren elkarren artean ez haserretzeko.

Edo Asun, bere inguru guztia Errealeko poster eta autografoekin dekoraturik duena. Taldearen oso jarraitzailea eta bizitzen duena.

Orain gertatzen ari dena da Argixaoko jende gehiagok nahi duela partehartu... errepikatu beharko da!

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Iza - Matia Fundazioa

Lehio ireki bat

Bizi, partekatu, deskantsatu, zaindu eta babesten garen espazioak, gure ongizaterako gako dira. Gure bizi-kalitatean eragin zuzena dute.

5000€
100
Helburua: 5.000 €

Lamourous

EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

7215€
100.20833333333
Helburua: 7.200 €