#eskutitzaknagusi

Konfinamendu egun hauetan, hainbeste denbora dugula pentsatzeko, hainbeste gauza faltan botatzen ditugu... zergatik ez idatzi eskutiz bat gure adinekoei?

Konfinamendu egun hauek egoera berri bat aurkeztu digute zentzu askotan. Zaintza egoera berri bat. Behar berriak, erlazionatzeko era berri bat, konektatu ahal izateko teknologian murgiltzea... 

Baina baita ere denbora pentsatzeko, egunero egiten genituen gauzak faltan botatzen ditugu, oinarrizkoenari balorea eman, erraztasunak, aktibitateak, irisgarritasuna, jendearekin erlazioa.

Oinarrizko zerbitzuak izan ezik, gainontzekoak etxean egon behar gara, gure hobebeharrez, guztion hobebeharrez.

Isolamendu egoerak sortzen ari dira, galerak, bedurrak, hausnarketak, ziurgabetasuna. Pertsona asko bakarrik daude etxean beraiengana ezin dugulako gerturatu segurtasunagatik. Eta adineko eta ezgaitasuna duten pertsona asko ere beraien etxeetan edo egoitzetan daude (beraien etxea dena ere), beraien familia eta lagunen bisitarik ezin edukita.

Horregatik abian jartzen dugu ekimen hau: #ESKUTITZAKNAGUSI. Zertan datza? Bidali guri posta elektronikoak, adineko pertsonei edo aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendurikoak: zer esango zenieke? nola animatu? nola entretenitzen zarete egunerokoan? errezetarik hau arinagoa izateko? adineko pertsonek istorikoki bizitu dituzten egoerak orain ezberdin sentitzen dituzu? zeozer esan nahiko zenioke zure alboan ez dagoen pertsona horri? norbait agurtu?

Edukia anitza izan daiteke: behar duzuena imaginazioa eta sentimenduak dira.

Bidali emaila info@matiafundazioa.eus eta gaian jarri "carta".

Guztiak bilduko ditugu eta hemen jarriko ditugu digitalean GUZTIOK irakurri eta elkarbanatu ahal izateko.

Animatu!

 

 

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Pila bat mezu jaso genituen, 200 baino gehiago: kartak, poemak, idazlanak, errezetak, marrazkiak... 

Oso ederra da ikustea zuen mezuak: baikortasuna, errealitatea, aspermenari aurre egiteko errezetak, familian egiteko gauzak eta desio onak.

Mila esker partehartu izanagatik!

Elkarbanatu ekimen hau eta partehartu! Zer nahi diguzu kontatu?

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Lamourous

EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

7215€
100.20833333333
Helburua: 7.200 €

Elizaran

Itsasora begira

Osasun integrala zaintzea, beste esperientzia baten bidez: talasoterapia.