“Beste zenbait istorio” liburuaren aurkezpena

Iritsi da Pio Berasategiren azken liburua aurkezteko unea: "Beste zenbait istorio".

Liburu honek hainbat kontakizun, ipuin labur, bere jaioterriko (Zegama) kokapenak eta bere arbasoek helarazitako tradizioak biltzen ditu. Hori da Pio Berasategik utzi zigun ondarea, eta hil aurretik, 2020ko otsailean, lanean aritu zena.

Liburu hau bere ekarpena egin zuten pertsona askori esker, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua (MetaKultura), eta Zegamako Udalari esker dugu esku artean, hasiera-hasieratik ekimen hau babestu zuena, hain ilusio handia sortzen zuena Piorengan eta hainbeste maitasunez prestatu zuena.

Liburuaren aurkezpena Zegaman izango da, maiatzaren 6an, 19: 00etan. Lekua zehazteke dago, baina inprimaki honen bidez izena ematen duten pertsonei mezu elektroniko bat bidaliko diegu aurkezpenerako aukeratutako tokiarekin (edukieraren eta pandemiak ezartzen dituen neurrien arabera).
Eman izena eta gerturatu aurkezpenera. Bertaratzen direnek liburuaren ale bat eramango dute: Pio Berasategiren "Beste zenbait istorio".