Albisteak

Tamborrada 2026

Asteazkena, Azaroa 19, 2025

2026ko MatiaZaleak danborradan izena emateko epea zabalik dago.

Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat matiazaleak@matia.eus helbidera informazio osagarria eskatzeko.

Epea abenduak 1 arte egongo da irekita.

Elkartasunezko danborrada bat, jaieguna eta gozamena izateaz gain, kideen konpromisoari esker, adineko pertsona eta aniztasun funtzionala duten pertsonek Donostiako egun garrantzitsuenetako batean komunitatean parte hartzeko aukera berrmatzen duena.