Rezola zentroko lorezaintza jarduerak aitzakia izan dira belaunaldiak eta zaletasunak topatzeko
Asteazkena, Maiatza 7, 2025

Rezola zentroan berdeguneak eta landareak zaintzen dituzte, pertsonen arteko harremanak ehuntzeko aitzakia gisa. Eta horretarako boluntarioen, Nagusilanen eta Adinkideren laguntza izan ohi dute.
Kasu honetan, gainera, arratsalde pare batean Estatu Batuetako ikasleen konpainia izan dugu, eta USACen bidez lorezaintzan laguntzera etorri dira. Partekatzeko, ikasteko, hizkuntzak praktikatzeko eta landareak zaintzeko ezagutzak partekatzeko topaketak izan dira. Lorezaintzak ez du hizkuntzaz eta adinakz ulertzen.
Esker berezia NAGUSILANi, beti bezala ekarpenak egiteagatik. Eta USACi, ikasle gazteei horrelako ekimenak sortu eta eskaintzeagatik, konpromiso sozialaren mesedetan.