Albisteak

Oraindik garaiz zaude! Epea luzatzen dugu

Astelehena, Iraila 3, 2018

Iada lehiaketarako ideia batzuk jaso ditugu, baina zuetako askok jakinarazi diguzue ezin izan duzuela partehartu opor garaia izan delako... eta nola partehartzailea izatea nahi dugun eta guztien artean sortutakoa, ba epea luzatzea erabaki dugu Irailak 30 arte. Mila esker iada ideiak bidali dituzuenoi, gordetzen ditugu eta Irailaren 30 arte jasotzen ditugunak batzen ditugu.

Animatu! Ziur ideia pila bat dituzuela! Idatzi eta posible izango da betetzea eta adinekoen eta ezgaitasuna duten pertsonen ongizatea hobetzea: info@matiazaleak.net 

Informazio gehiago hemen