Albisteak

Opari solidarioa aurkezten dizuegu

Astelehena, Abendua 17, 2018

Aurtengo honetan opari solidario berria eta praktikoa daukagu: aterki solidarioa. Txikia, arina eta oso erabilgarria.

Bildutako etekin guztiak "Jokaldiaren Luzapena" ekimenari zuzenduko dizkiogu, Argixaon bizi diren pertsona batzuk reminiszentzia landu ahal izateko futbolaren oroitzapenen bitartez. Laster jarriko dugu webgnuean ikusi ahal izateko, baina momentuz, Rezola zentroan egin zena ikus dezakezue hemen

Aterkiak lortzeko aukera duzu 10€ren truke Matia Fundazioko edozein zentrotan edo online denda hemen. Informazio gehiago edo eskaerak info@matiazaleak.net.