Albisteak

Nahi duzu ikasi eta lagundu? Partehartu tailer honetan!

Asteartea, Uztaila 2, 2019

Uztailak 18an zigiluak egiteko eta estanpazioko doako tailerra

Tailer bat prestatu dugu zigiluak egiten ikasteko. Tailerra Blai Pasaiak emango du eta zigiluak sortzeaz gain, estanpazioa baita ere egingo dugu, gauza ezberdinetan erabili ahal izateko.

Tailerraren partehartzea doakoa izango da, baina ordainez, ondoren teknika hau irakatsi eta martxan jartzen laguntzeko konpromezua hartzen dute partehartzaileek Matia Fundazioko zentro batean, guztion artean aurtengo opari solidarioa prestazen joan ahal izateko.

DATA: 2019ko Uztailak 18

ORDUTEGIA: 17etatik 20etara

NON: Donostian, baina zehazteko

14 pertsonentzako tokia dago, eta izenematearen arabera osatzen joango da plazak bete arte.

Informazio gehiago edo izenemateak: idatzi info@matiazaleak.net edo deitu 618344020.

Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk ikusi ahal izateko teknika nolakoa den eta zein anitza den. Opari solidario politak sortzen laguindu ahalko duzue.