Albisteak

Meta Kultura2019rako proiektu bat onartu digute! Pioren ametsaren bila!

Ostirala, Uztaila 26, 2019

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, bada urte batzuk matchfunding deialdi bat egiten duela, MetaKultura, non 15 proiektu aukeratzen diren, eta hauek, pertsona eta enpresak egindako emate eta laguntza eokonomikoaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak beraien laguntza ekonomikoa bikoizten du

Aurtengo honetan gure proiektu bat onartua izan denaren poza dugu, eta beste 14 proiekturekin batera aterako da, argitaratuko da, eta 40 egun izango ditugu gutxieneko aurrekontua lortzeko ondoren burutzeko. Guzti hau Irailaren 19an hasiko da, jarri zuen agendatan! Zuen laguntza beharko dugu lortzeko eta.

Aurreratu dezakegu proiektu honek bilatzen duena Matia Fundazioaren zentro batean bizi den Pioren amets bat betetzea dela. Pio idazlea izan da bere bizi istoria luzean zehar. Eleberri eta istorioak euskal mitologia eta bere jaioterriko inguruarekin lotutakoak, Zegama. Baina nahiz eta argitaratu dituen liburu batzuk, praindik idatzitakoa eta argitaratu gabekoak ere baditu, eta hori egiten saiatuko gera: gutxieneko aurrekontu bat jarriko dugu horretarako eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, idatzita duen zeozer argitaratzen saiatuko gara, eta honela guztiontzako legatu kultural bat izango da.

Goteo ikusten, ezagutzen eta alta ematen joan zaitezkete, erraza da. Emate guztiak bertatik bideratuko dira. Gogoratu ondoren ziurtagiria jasoko duzuela ematearena ogasunean aitortu ahal izateko eta etekinak izateko beraz. Eta emate ekonomikoaren araberako sariak ere izaten dira. Hemen eskuorria deskargatu ahal duzue, eta zabaltzen laguntzen badiguzue kontaktu pertsonalen bitartez... ba hobeto!

Mila esker Gipuzkoako Foru Aldundiari aukera hau emateagatik, eta Goteori bide honetan laguntzeagatik.