Albisteak

Guztion artean hobe: adinekoak eta MatiaZale Txikiak Gabonak prestatzen

Asteazkena, Abendua 20, 2017

Planteatu genizuen bezala,aurreko larunbatean, Abenduak 16, Gabonetako porgramaren barnean eta Rezola zentroan, adineko eta txikien arteko ekintza bat egin genuen, non MatiaZale Txikiak eta Rezolan bizi diren pertsonak gabonetako apaingarriak prestatzen ibili ginen, margotzen, ipuin kontaketan... eta Magdalenak ere olerki bat kontatu zigun!

Lamourous zentroan baita ere atzo antzeko ekintza bat egin zen, non etxeko txikiek postalak egin zituzten eta ondoren bertan bizi diren pertsonei oparitu zizkieten.

Ekintza mota hauek langileen partetik sortutakoak dira, eta iada honekin MatiaZale direla badakigu. Helburuak anitzak dira: txiki eta adinekoen arteko gerturaketa, elkar-ezagutza, sensibilizazioa, isolamendua ekiditea, balore eta esperientzia transmisioa eta batez ere... elkarrekin tarte atsegin bat pasatzea!

Jarraituko dugu kontatzen, zeren abenduaren 28an Elizaranen arratsaldez antzeko zeozer egingo dugu. Norbait animatzen bada... apuntatu zaitezkete: 618344020.