Albisteak

CWA Donostiarekin kordioa sinatzen dugu, eta horrela ongizatea sortzen jarraitzen dugu gurpil gainean

Asteazkena, Ekaina 20, 2018

Atzo kolaborazio akordio bat sinatu genuen Cycling Without Age Donostia  eta Matia Fundazioaren  artean, non duela bi urtetik honuntz mantentzen ditugun erlazioak sendotzen diren.

Akordio honi esker, gure zentroetan (orain arte Elizaran, Rezola eta Lamourous) bizi diren pertsonek triziklo egokituekin irteerak egiten eta disfrutatzen jarraitu ahalko dute. Honen bidez pertsonen partehartzea gizartean sustatzen jarraitzen dugu, eta beraiengan ongizatea, ilusioa eta irribarreak sortzen dituzten erlazioak sortzen.

Gainera, akordio honen eraginez, saiatuko gara egoileen familiarteko eta zentroetako langileek formakuntza egin dezatela trizikloetako gidari boluntario bezala ibili ahal izateko, eta kolaborazio bide berriak sortzen dira.

Eta azkenik, aipatu zein poz eragin digun elkartearentzat seigarren trizikloa lortu hal izan dugula MatiaZaleak crowdfunding bitartez, eta hau 33 MatiaZale eta Rotary Club San Sebastianen ekarpenari esker lortu da. Honek pertsona gehiagok partehartu ahal izatea eragingo du.