Albisteak

"Beste zenbait istorio": aurkezpena eta eskuragarri iada

Ostirala, Maiatza 7, 2021

Atzo Zegaman Pio Berasategiren "Beste zenbait istorio" liburua aurkeztu genuen, Zegamako Udalarekin batera.

Bertan egon ziren:

  • Joseba Izagirre: Zegamako alkatea
  • Mª Carmen Garmendia: Matia Fundazioko patronatuko presidentea
  • Karmele Berasategi: Pioren familiakidea
  • Mª Carmen Izagirre: bidelagun eta Adinkideko boluntaria

Guztion artean jarri zioten testuingurua argia ikusi duen liburu honi. Pioren bizitzan izan zuen eragina eta Piok egin digun oparia: ondarea, tradizioak, kontakizunak eta hizkuntza.

Liburua dohainik deskargatu daiteke digitalean. Sartu hemen eta eskuratu.