Albisteak

Berriro ere MetaKulturan!

Asteazkena, Abuztua 5, 2020

Iaz MetaKulturarekin izandako esperientzia hain positiboaren ondoren, zeinaren bidez Pio Berasategiren ametsa bete ahal izan dugun, eta, aldi berean, guztiontzako utzi digunondare bat sortu dugu; ba ezin genuen aurten berriro deialdira aurkezteko aukera alde batera utzi... Eta honek albiste on bat sortu du: berriz ere gure proiektu bat hautatu dutelako!!

Urriaren 8tik aurrera, beraz, martxan egongo gara berriro kanpainan, eta 40 egun izango ditugu proiektuaren aurrekontua lortzeko.

Oraindik ezer gutxi kontatu ahal dizuegu proiektu horretaz... baina hori bera da kontua, zainketen munduan pandemiarekin bizi izandako guztia kontatzea, adieraztea, hitz egitea eta jorratzea; bizi izandako sentimenduak konektatzea eta adieraztea, eta edizio digital batean adieraztea eta biltzea, hainbat adierazpide artistiko emanez, talde bakoitzak aukeratzen duena.

Kontatuko dizuegu... baina prest egon urriaren 8rako, abian jarriko dugu eta guztion laguntza beharko dugu hau aurrera eramateko!