Albisteak

"Berriro ELKARREKIN": martxan da eta 40 egun bakarrik ditugu!

Ostirala, Apirila 17, 2020

Goteo Fundazioaren #Coronazero kanalaren bidez, ekimen berri bat jarriko dugu martxan: "Berriro, ELKARREKIN". Ekimen hau martxan dago eta 40 egun besterik ez ditugu beharrezko aurrekontua lortzeko, bestela dena itzuliko da.

Zer den?? Gure zentroetan bizi diren pertsonak eta haien senideak konektatu ahal izateko gailuak erosteari, oso-osorik zuzenduko den ekimena. Komunikazioa hobetzea eta konfinamendu-egun hauetan jasaten ari garen isolamendua arintzea du helburu.

Baina sartzera animatzen zaituztegu, informazio osoa izan dezazuen, eta gustoko baduzue, zuen ekarpena egin ezazuen. Sariak daude dohaintzengatik, eta sentsaziorik onena da guztion artean eraikitzen dugula. Lagunduko diguzu?

Hemendik sar zaitezke.