Albisteak

Badugu Gabonetako postala!

Astelehena, Abendua 17, 2018

Aurten 65 postal jaso ditugu "MatiaZaleak Gabonetan" postal lehiaketan eta duela egun batzuk MatiaZaleak komisio mixtoa bildu zen eta badugu emaitza:

  • Hirugarren saria Uxue Carrascosarentzat, 11 urtekoa.
  • Bigarren saria Ander Alberdirentzat, 9 urtekoa.
  • Eta lehen saria eta, beraz, irabazlea eta Matia Fundazioatik Gabonak zoriontzeko erabiliko duguna: Maider Salazar, 13 urtekoa.

Irabazleak ia opariak jasotzear daude Aquarium SS eta Real Sociedad Fundazioaren kolaborazioari esker.

Mila esker partehartzaile guztioi, kolaboratzaileei, eta era ezberdin askotan hau aurrera emateko lagundu duzuen guztiei.

Gabon Zoriontsuak!