Albisteak

Autocares David-ek laguntzen digu Gabonak bizitzen

Osteguna, Abendua 23, 2021

Gabonak bereziak izaten dira hein batean tradizioengatik, duela urte batzuetatik, aurreko etapetan, ezagutu eta bizi izan ditugun tradizioei jarraipena ematen diogulako. Eta tradizioetako bat Gabonetako argiak dira. Guztiok irteten gara paseatzera eta kaleetan Gabonetako argiekin gozatzera, azken urteotan hainbeste eboluzionatzen eta dibertsifikatzen ari diren argiekin.

MatiaZaleakekin lankidetzan aritzeko aukerak askotarikoak direla esaten dugunean, adibide bat hau da:

Autocares Davidek irteera bat eskaintzen digu urtero, eta ia tradizioa da guretzat ere Donostiako Gabonetako argiak ikustera ateratzea. Izan ere, horrela, talde txiki batekin atera ahal gara aldi berean, kasu honetan Zubiaurretik, eta hiriko argiztapena ia erabat ikusi ahal izaten dugu.

Abenduaren 20a, astelehena, arratsalde berezia izan zen, eta Jimmyk, gidariak, are bereziagoa egin zuen, guregan eragin zuen mimo eta dibertimenduagatik.

Eskerrik asko Jimmy, eskerrik asko Autocares David, aukera honengatik eta GOGOZ BIZITZEKO aukeragatik.