Museum Cemento Rezola
Zementuak gure zibilizazioan izan duen garrantziaz jabetzeko gunea da. Ez al da harrigarria hain asmakuntza berria den hormigoia gure planeta eraldatzeko gai izan dela? Zer dago zementu-fabrika baten atzean? Nola erabiltzen da hormigoia? Nondik ateratzen dira lehengaiak? Zein neurri hartzen dira ingurugiroan ahalik eta kalterik gutxien sortzeko? Zergatik da gaur egun zementuaren industria, industria-hondakinak desegiteko funtsezkoa? Museoko ikus-entzunezkoak, simulazioak eta modulu interaktiboak galdera hauei erantzunak bilatzeko lagungarri izango zaizkizu.
Iceberg Visual Consulting
Zenbat aldiz pentsatzen dugu irudiak hitz batek baino gehiago balio duela? Gure ikus-aholkulariek komunikazio herramienta bezala VisualThinking-a erabiliaz modu eraginkorrean komunikatzen lagunduko dizue. Ukiezina dena agerian jarri ekitaldietan, bileretan, formakuntzetan...!
CaixaBank
Caixabankek gizarterako bokazio argi bat du eta kalitate eta ospe hobereneko banku bezela ezagutzeko lan egiten du. Gizartearekiko Ardura duen Banku plan bat du eta 5 ildoetan inguruko gizartearen erronkei erantzuna ematea du helburu: osotasuna, gardentasuna eta dibertsitatea, gobernatzeko modelo hoberena, ingurugiroa, sartze finantzarioa eta gizarte-ekintza eta boluntariotza.
Kutxa Fundazioa
Gizartearen eta ekonomiaren motorra, Kutxa Fundazioa erreferentziazko erakundea da Gipuzkoaren garapenean laguntzen duten ekonomia eta gizarte-proiektuak identifikatu, babestu eta laguntzeko.
Amarenak
Amarenak, istorioak kontatzen dituen diseinuko enpresa bat da. Tradiziozko jantzi eta objektuak bilatu, ikertu eta berdiseinatu egiten ditu bizi berri bat emateko. Guzti hau jasangarritasun eta km0 irizpideekin. Gure arratzaleen kaikua berreskuratzeagatik lortu zuen fama, baina beraiei ez zaie gustatzen esatea erropa egiten dutela, baizik eta #janztekoistorioak
Eureka Dance
Animazio, dantza eta entretenimendurako sortutako taldea, energiaz beterikoa eta dantzaren bitartez ekintza ezberdinak eskeintzen dituena txiki eta helduek disfrutatu ahal izateko. Gure aliatu hoberena ZU zara. Artearen pasioa bizi ezazu da gure leloa, eta era hoberena gu definitzeko.
La Niña Bonita - Espacio Creativo
LA NIÑA BONITA – ESPACIO CREATIVOn DIY kurtso eta tailerrak sortu, antolatu eta koordinatzen ditugu, parte-hartzaile bakoitzaren sormena landu ahal izateko eta imaginazioa libre uzteko.
Autocares David
Autocares Daviden eguna argitzen Donostian ikusi dugu,eta iluntzen berriz Parisen. Zubi, mendi eta herrialdeak gurutzatu ditugu. Ehundaka kilometro egin ditugu talde baten garaipena ospatzeko edo egun berezi horretan bereziak diren pertsonak elkartzeko. Barre egin, elkartu eta ahaztezinak diren uneak bizitu ditugu. Hurrengoa, zurea.
Miracampos Hipika
Miracampos hipika zaldiak eta haiek eman ditzaketen onuretaz edonork disfrutatzeko sortutako tokia da.