Air Liquide Healthcare-ren erantzukizun sozial korporatiboko planaren barruan, konpainiak pazienteekin, profesionalekin eta gizartearekin duen konpromisoa ohoratzea lortzeko ekintza eta konpromiso sozial eta ingurumenekoen bidez egindako ekarpena dago. Amarenak, istorioak kontatzen dituen diseinuko enpresa bat da. Tradiziozko jantzi eta objektuak bilatu, ikertu eta berdiseinatu egiten ditu bizi berri bat emateko. Guzti hau jasangarritasun eta km0 irizpideekin. Gure arratzaleen kaikua berreskuratzeagatik lortu zuen fama, baina beraiei ez zaie gustatzen esatea erropa egiten dutela, baizik eta #janztekoistorioak Donostiako aquariuma Euskadin gehien bisitatzen den ekipamenduetako bat da. Urtean 300.000 bisitari inguru hartzen ditu. Nahitaezko bisita da Donostiara etortzen diren guztientzat. Hiriko leku xarmagarrietako batean dago, Donostiako portuan, Alde Zaharraren alboan. Eskaintza gastronomiko zabala aurkituko duzu bertan, erdigunetik minutu gutxira. Autocares Daviden eguna argitzen Donostian ikusi dugu,eta iluntzen berriz Parisen. Zubi, mendi eta herrialdeak gurutzatu ditugu. Ehundaka kilometro egin ditugu talde baten garaipena ospatzeko edo egun berezi horretan bereziak diren pertsonak elkartzeko. Barre egin, elkartu eta ahaztezinak diren uneak bizitu ditugu. Hurrengoa, zurea. Bodegas Olarra Logroñoko aldirietan dago, Errioxa Jatorri Izendapenaren bihotzean eta Errioxa Garaia azpieskualde ospetsuenaren barnean. Gaur egun, Olarrak marka zenbait ditu merkatuan, eta horietako bakoitzaren atzean nortasun propioa duen ardoa dago. Bere ardorik ospetsuenak haritzezko upelean ondutako ardo beltzak dira. Caixabankek gizarterako bokazio argi bat du eta kalitate eta ospe hobereneko banku bezela ezagutzeko lan egiten du. Gizartearekiko Ardura duen Banku plan bat du eta 5 ildoetan inguruko gizartearen erronkei erantzuna ematea du helburu: osotasuna, gardentasuna eta dibertsitatea, gobernatzeko modelo hoberena, ingurugiroa, sartze finantzarioa eta gizarte-ekintza eta boluntariotza. Rekalde familiaren ametsa. Familia txakolinzale horrek ilusioz eta gogoz berreskuratu du ardo horren prestakuntzaren mendetako tradizioa Hondarribian, Hondarribi Zuri ardoaren jaioterrian. Gaur egun berezitasun hau duten 14 inportatzaile baino gehiagok konfiatzen dute Hiruzta bodegan, ardogintzan nazio eta nazioarteko agerkunde bezala aitortzen dena. Upategi eta Jatetxearen inguruan 11 hektarea mahasti daude, gastronomia maitatzen duten pertsonentzat pentsatua. Toki ezberdin bat eta berezia kalitatezko euskal gastronomia disfrutatzeko. MondragonLinguak 8.500 ikasle baino gehiagori ematen dizkie hizkuntzen gaineko prestakuntza-zerbitzuak urtero, Bilbaon, Vitoria-Gasteizen, Donostia-San Sebastianen, Arrasate-Mondragonen eta Oñatin dituen zentroetan. Puntako sistemak erabiltzen ditu (online zein offlne), eskola presentzial malguekin, skype/webex saioekin, tutoretzekin eta jarduera osagarriekin. Zementuak gure zibilizazioan izan duen garrantziaz jabetzeko gunea da. Ez al da harrigarria hain asmakuntza berria den hormigoia gure planeta eraldatzeko gai izan dela? Zer dago zementu-fabrika baten atzean? Nola erabiltzen da hormigoia? Nondik ateratzen dira lehengaiak? Zein neurri hartzen dira ingurugiroan ahalik eta kalterik gutxien sortzeko? Zergatik da gaur egun zementuaren industria, industria-hondakinak desegiteko funtsezkoa? Museoko ikus-entzunezkoak, simulazioak eta modulu interaktiboak galdera hauei erantzunak bilatzeko lagungarri izango zaizkizu. Banco Santanderren hazkunde inklusibo eta jasangarria sustatzen dugu, gizartearen beharrei erantzunez. Enplegua sortzeko enpresen garapena erraztu, inklusio finantzarioa bultzatu eta pertsonen osasun finantzarioa hobetzen dugu produktu irisgarrien eta hezkuntza ekonomikoaren bidez. Prestakuntza akademikorako sarbidea eta gaitasun profesionalak sustatzeko baliabideak babesten ditugu, eta karbono gutxiko ekonomia baterako trantsizioa laguntzen dugu, proiektu berdeak, energia berriztagarriak eta azpiegitura jasangarriak finantzatuz. Smartlog teknologia berritzaileko soluzio eta zerbitzu intralogistiko paregabeak eskaintzen dituen enpresa bat da. Helburua logistika jasangarria, erresilientea eta pertsonen ongizatean zentratua sortzea da. Horrek esan nahi du diseinu eta garapen logistikoan, efizientziaz eta errentagarritasunaz gain, pertsonen eta haien ingurunearen bizi kalitatean duen eragin positiboa ere kontuan hartzen dela. Ingurumen jasangarritasuna, langileen segurtasuna, bezeroen erosotasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa bezalako alderdiak kontuan hartzea eskatzen du. Laburbilduz, enpresa-helburuen eta, oro har, gizartearen onuraren arteko oreka lehenetsi nahi da.
Air Liquide Healthcare erreferentziazko enpresa da gas medizinalen horniduran eta ospitalerako zerbitzuetan, bai eta arnasketa-paziente kronikoei etxean ematen zaien arretan ere. Gainera, taldearen barruan, diabetesa eta patologia kroniko konplexuak dituzten pazienteak zaintzen ditu.
Euskara
Orden:
6