Petra eta bertan bizi diren guztientzako ondarea

Eskuzabaltasunak ez du mugarik eta iraungitzerik... eta ekimen hau horren adibide da. Lagatu solidario bat beharrei erantzuten dion espazio batean bihurtuko dena.

Bukatuta
1
Emaile
105000€
100
Helburua 105.000€

Ekimen hau emate bati esker, legatu solidario bati esker egingo da. Pertsona batek erabaki zuen bere ondarea Petra eta bertan bizi diren pertsonei uztea. Izan ere, eskuzabaltasuna ez da iraungitzen, ez da bukatzen eta berean irauten du.

Legatu solidario honekin Petra Lekuona zentrorako aukerak baloratzen ari gara. Espazio bat egokituko da, era batean edo bestean, bertan bizi diren pertsonek disfrutatu ahal izateko.

Espazioak pertsonekin harremanetan jartzeko era baldintzatzen du. Espazioak gustora sentiarazten gaitu, etxean gaudela.

Aldaketen argazkiak jarriko dizkizuegu egiten doazen heinean.

Ordurarte, mila esker hau posible egin duen orori!

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Ondareari esker, obrak eta erreforma integralak egin ziren espazio berriak egokitzen, eta honela, Petra Lekuonan zegoen bete unitate bat bertara lekualdatu ahal izan zen, eta aniztasun funtzionala zuten pertsona gehiago ere bizitzera etorri ziren.

Espazioek eta giroek garrantzi handia hartzen dute gure ongizatean, sentimenduak, sentsazioak, bizikidetza eta era batera edo bestera jokarazten gaituzten espazioak sortzen dituzte.

Unitate txiki honetan detaile txikiak zaindu ahal izan genituen, etxeko materialekin esperimentatu, kolore beroak zaindu, zaratak ekidin, elkar topatzeko espazioak, irisgarriak, ondo sentiarazten gaituztenak... Eta horrek guztiak eragin zuzena du bertan eta bere ingurune zuzenean bizi diren pertsonengan. Izan ere, zaintzan, akonpainamenduan eta gure izatearen garapenean, giroek ere berebiziko garrantzia dute.

Y es que los espacios hacen que nos relacionemos, hacen que estemos a gusto y generan BIENESTAR

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Elizaran

Itsasora begira

Osasun integrala zaintzea, beste esperientzia baten bidez: talasoterapia.

Matiako GIZA ESKUBIDEEN Batzordea

¿Y si fueran tus derechos los que se vulneran?

5000€
100
Helburua: 5.000 €