Altuerako topaketak Alex Txikonekin

Arnasa hartu. Zeure burua gainditu. Igo. Natura. Elkarbanatu. Osasuna. Behatu. Pazientzia. Irmotasuna.

Eta zuri, zer ematen dizu mendiak?

Mendia, natura... geure buruarekin konektatzen gaitu, eta irakasten digu. Eta guregan oroitzapenak eta sentsazioak eragiten ditu.

Guk guztiok,eta hemengo orografiarekin are eta gehiago, mendian bizitako esperientzia asko ditugu. Baina batzuengan, esanguratsuago da, eta beraien bizitzan zehar berezia izan da. Eta gogoratzeak, ikusteak, entzuteak eta hitz egiteak... bizitako momentu hoietara eramaten ditu, momentu goxoetara.

Pandemia eta konfinamendu betean, Apirilean, aire garbia arnasteko aukera izan genuen Alexi esker: La Caixatik online topaketa batzuei hasiera emateko aukera eman ziguten, non Matia Fundazioaren hainbat zentrotan bizi diren pertsonek parte hartzen duten, mendiarekin harremana dutenak, bai zaletasunagatik, bai lanbideagatik.

Alex Txikonek astero gidatu gaitu, abentura berrien bidez. Astero topaketak egiten ditugu online, aurrez elkar ezagutzen ez genuen pertsonak aurkitzen ditugu, eta mendiarekiko eta naturarekiko dugun zaletasuna partekatzen dugu.

Egia esan, topaketa bakoitzean askotariko gaiak lantzen ditugu, mendiarekin batera edo zuzenean lotuta daudenak. Istorio desberdinak arnasteko aukera emateaz gain, pandemiarekin gainditu behar izan dugun gaitasunari buruz arakatzeko eta ikasteko aukera eman digu. Bidaiez hitz egin ahal izan dugu, esploratzeko eremuez, Himalaiaz, muturreko kirolez, ditugun mugez, esperientzia oso pertsonalak partekatzeaz, ametsak eta proiektuak partekatzeaz, heriotzaz... Eta, batez ere, Alexek transmititzen duen energiaz bustitzeko eta kargatzeko aukera ematen digu, asteartero pilak kargatzen baitizkigu aurre egin beharreko eguneroko egoerarekin jarraitzeko.

Horrekin jarraituko dugu, profesional baten eskutik ikasten jarraituko dugu. Eta planak egiten jarraituko dugu, aurrez aurre topo egiteko eta elkartzeko, identifikatzen ari garen amets horiek gauzatu ahal izateko, eta mendira itzuli ahal izateko...

 

Proiektuaren egoera: Abian

Urte t´erdi ondoren online topaketak egiten, azkenean 2021eko Azaroak 9an gure ametsa eta hainbestetan hitz egindako plana bete ahal izan genuen. Online topaketa, elkarteratze fisikoa bihurtu zen. Non? Zelatunen, Ernio mendiaren magalean. Guztientzatko toki esanguratsu bat zelako eta amets bat zen bertaratu ahal izatea, hainbeste urteren ondoren askorentzat.

Beraz, amestea bezalakorik ez dago, begiak ireki eta errealitatean dauden mugak gainditzeko gogo eta kemena izateko. Eta horrela, beste erakunde batzuen laguntzarekin, Zelatunera iritsi ahal izan ginen. Bertaraino DYA Gipuzkoaren NAHIA proiektuaren bitartez, beraien boluntario eta ibilgailuekin iritsi ginen. Bidean, Antonioren baserritik bisita eginda eta guzti. Zelatunera iritsita, ingurutik buelta txiki bat eman, paraje horretaz disfrutatu, oroitzapenak berpiztu eta haize freskoaz gozatu genuen. Ondoren Bordan, gustoko bazkaria, aukeratutakoa, etxekoa, eta etxean bezala. Hizketan egin, elkarrekin aurrez-aurre egotearen onura guztiak disfrutatu, eta gogoz bizitzeko pausoak eman, gustoko gauzak, gustoko jendearekin eta gustoko tokian.

Boni, Miguel Mari, eta Antoniok disfrutatu zuten Alex Txikonekin, bere gizatasuna eta gertutasunaz. Baina langileok ere gozatu genuen momentu hoiek ikusiaz, egindako bidearen emaitzak jasoaz. Eta nola ez, Caixabankeko boluntarioek lagundu ziguten, DYA Gipuzkoarekin batera. Sarea egitea bezalakorik ez dago, guztiok indarrak batzeko helburu amankomun batekin.

Ea ba, hasi gara hurrengorako amesten berriro ere. Horrelako ekimenak zabaldu daitezen bideari ekingo diogu.

 

 

 

Izan ere...benetan elkarteratzeak... ALTUERAKOAK DIRA

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €

Iza - Matia Fundazioa

Lehio ireki bat

Bizi, partekatu, deskantsatu, zaindu eta babesten garen espazioak, gure ongizaterako gako dira. Gure bizi-kalitatean eragin zuzena dute.

5000€
100
Helburua: 5.000 €