Enpresak / Erakundeak Matia Zaleak

Enpresak dira, nagusiki, gure proiektuak bultzatzen dituztenak. Baina laguntza emateaz gain, zure enpresak ere bueltan onura asoko du.

Dohaintza puntualak

Egiten dituzun dohaintzak oso osorik ekimenetara bideratuko ditugu, eta aukera izango duzu webgunearen bidez nahiz buletin elektronikoaren bidez haren jarraipena egiteko. Ekimen horien bitartez, adineko askoren eta desgaitasunen bat duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguzu.

Zure diru sarrera ONLINE egin dezakezu, edota kontu honetan bestela:

Kutxabank: ES06 2095 5206 03 1060049466 (diru sarreraren arrazoian, "MatiaZaleak- izen eta abizena" idatzi behar da kontzeptutzat).

Irabazi asmorik ez duen eta interes orokorrekotzat izendatuta dagoen erakunde bati (adibidez gure erakundeari) dohaintza eginez gero, onura fiskalak lortzen dira: pertsona fisikoa izan, pertsona juridikoa izan, zure ekarpenak zergak arinduko dizkizu hurrengo errenta aitorpenean edo sozietateen gaineko zergan.

Nahi baduzu, dohaintza egiaztatu ondoren, ziurtagiria emango dizugu. Dohaintza ONLINE egiteko asmoa baduzu, zehaztu inprimakian, horretarako berariaz prestatuta dagoen laukitxoan. 

Eskatzeko beste modu batzuk: 
Mezu elektronikoa bidaliz matiazaleak@matia.eus helbidera. 
Telefonoz: 943317102 

Egin dohaintza

 

Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide eta, zure laguntzari esker, adineko askoren eta desgaitasuna duten pertsona askoren bizi kalitatea hobetzen lagunduko diguzu. Izan ere, ekimen horiek ezinezkoak izango lirateke laguntza hori gabe.

EZAUGARRIAK

Zeuk erabakiko duzu noiz eman alta eta noiz baja.

Zeuk erabakiko duzu zer ekarpen egin nahi duzun (hilean, hiru hilean, urtean… behin).

 

ZURE EKARPENAK ONURA FISKALAK ESKURATZEKO ESKUBIDEA EMATEN DIZU

Pertsona fisikoa izan, pertsona juridikoa izan, zure ekarpenak zergak arinduko dizkizu hurrengo errenta aitorpenean edo sozietateen gaineko zergan.

Dohaintzaren ziurtagiria bidaliko dizugu horretarako.  

Egin zaitez bazkide

Ekimenak

Ezerk ez du adore gehiago ematen, laguntzen duzun horren bizitza hobetu egin dela ikusteak baino. Matian zenbait proiektu abiarazi ditugu crowdfunding sozialari esker. Ekimen horiek erakusten digute, laguntza txiki batez belaunaldi oso baten bizitza hobetu daitekeela. Sartu eta ikusiko duzu zer erraz aldatzen duen keinu batek haren mundua. 

Ezagutu proiektuak

Enpresa laguntzaileak

Gerentziarako eta goi zuzendaritzarako auditoria eta aholkularitza. Gure bezeroekin batera aritzen gara era guztietako arloetan balioa eransten eta erabakiak hartzen.

Air Liquide Healthcare erreferentziazko enpresa da gas medizinalen horniduran eta ospitalerako zerbitzuetan, bai eta arnasketa-paziente kronikoei etxean ematen zaien arretan ere. Gainera, taldearen barruan, diabetesa eta patologia kroniko konplexuak dituzten pazienteak zaintzen ditu.

Air Liquide Healthcare-ren erantzukizun sozial korporatiboko planaren barruan, konpainiak pazienteekin, profesionalekin eta gizartearekin duen konpromisoa ohoratzea lortzeko ekintza eta konpromiso sozial eta ingurumenekoen bidez egindako ekarpena dago.

Amarenak, istorioak kontatzen dituen diseinuko enpresa bat da. Tradiziozko jantzi eta objektuak bilatu, ikertu eta berdiseinatu egiten ditu bizi berri bat emateko. Guzti hau jasangarritasun eta km0 irizpideekin. Gure arratzaleen kaikua berreskuratzeagatik lortu zuen fama, baina beraiei ez zaie gustatzen esatea erropa egiten dutela, baizik eta #janztekoistorioak

Donostiako aquariuma Euskadin gehien bisitatzen den ekipamenduetako bat da. Urtean 300.000 bisitari inguru hartzen ditu. Nahitaezko bisita da Donostiara etortzen diren guztientzat. Hiriko leku xarmagarrietako batean dago, Donostiako portuan, Alde Zaharraren alboan. Eskaintza gastronomiko zabala aurkituko duzu bertan, erdigunetik minutu gutxira.

Autocares Daviden eguna argitzen Donostian ikusi dugu,eta iluntzen berriz Parisen. Zubi, mendi eta herrialdeak gurutzatu ditugu. Ehundaka kilometro egin ditugu talde baten garaipena ospatzeko edo egun berezi horretan bereziak diren pertsonak elkartzeko. Barre egin, elkartu eta ahaztezinak diren uneak bizitu ditugu. Hurrengoa, zurea.

Bodegas Olarra Logroñoko aldirietan dago, Errioxa Jatorri Izendapenaren bihotzean eta Errioxa Garaia azpieskualde ospetsuenaren barnean.  Gaur egun, Olarrak marka zenbait ditu merkatuan, eta horietako bakoitzaren atzean nortasun propioa duen ardoa dago. Bere ardorik ospetsuenak haritzezko upelean ondutako ardo beltzak dira.

Caixabankek gizarterako bokazio argi bat du eta kalitate eta ospe hobereneko banku bezela ezagutzeko lan egiten du. Gizartearekiko Ardura duen Banku plan bat du eta 5 ildoetan inguruko gizartearen erronkei erantzuna ematea du helburu: osotasuna, gardentasuna eta dibertsitatea, gobernatzeko modelo hoberena, ingurugiroa, sartze finantzarioa eta gizarte-ekintza eta boluntariotza.

Haur eta Gazteentzako animazioetan espezializatutako ikus-entzunezkoen ekoizte-etxea 

Animazio, dantza eta entretenimendurako sortutako taldea, energiaz beterikoa eta dantzaren bitartez ekintza ezberdinak eskeintzen dituena txiki eta helduek disfrutatu ahal izateko. Gure aliatu hoberena ZU zara. Artearen pasioa bizi ezazu da gure leloa, eta era hoberena gu definitzeko.

Gure inguruarekin konpromezua dugu. Gure filosofia beti izan da guztiok hondar ale bat jartzen badugu, asko lortu dezekagula denen artean.

Ibilgailuen industrian 1979an hasitako enpresa familiar bat gara.Gaur egun sei markaren ordezkari gara Gipuzkoa eta Bizkaian: Ford, Hyundai, Mazda, Jaguar, Land Rover eta Citroën.

Guuk euskal telekomunikazio zerbitzuen operadore berria da, "hemengo pertsonentzat eta bertokoentzat", eta eskaintza argi eta erraz batekin sortu da, prezio justuetan eta betiko, eta Euskadiko eta Nafarroako bezero gogobetegarrienak dituen operadorea izateko bokazioarekin

Rekalde familiaren ametsa. Familia txakolinzale horrek ilusioz eta gogoz berreskuratu du ardo horren prestakuntzaren mendetako tradizioa Hondarribian, Hondarribi Zuri ardoaren jaioterrian.

Gaur egun berezitasun hau duten 14 inportatzaile baino gehiagok konfiatzen dute Hiruzta bodegan, ardogintzan nazio eta nazioarteko agerkunde bezala aitortzen dena.

Upategi eta Jatetxearen inguruan 11 hektarea mahasti daude, gastronomia maitatzen duten pertsonentzat pentsatua. Toki ezberdin bat eta berezia kalitatezko euskal gastronomia disfrutatzeko.

Zenbat aldiz pentsatzen dugu irudiak hitz batek baino gehiago balio duela? Gure ikus-aholkulariek komunikazio herramienta bezala VisualThinking-a erabiliaz modu eraginkorrean komunikatzen lagunduko dizue. Ukiezina dena agerian jarri ekitaldietan, bileretan, formakuntzetan...!

Profesional eta enpresei mantentze zerbitzuak eskeintzen dizkiegu. Ekipoen salmenta eta aholkularitza informatikoa.

Gizartearen eta ekonomiaren motorra, Kutxa Fundazioa erreferentziazko erakundea da Gipuzkoaren garapenean laguntzen duten ekonomia eta gizarte-proiektuak identifikatu, babestu eta laguntzeko.

LA NIÑA BONITA – ESPACIO CREATIVOn DIY kurtso eta tailerrak sortu, antolatu eta koordinatzen ditugu, parte-hartzaile bakoitzaren sormena landu ahal izateko eta imaginazioa libre uzteko.

La Perla Centro Talaso Sport disziplina anitzeko zentro bat da aktibitatea eta aisialdia batzen dituena. La Perlan itsasoko ura osasun iturri da eta aktibitate ezberdin askotan aplikatu ahalko duzu: kirola, erlajazioa, errehabilitazioa, jatetxea eta estetika adibidez.

LABORAL Kutxa banka egiteko beste modu bat da, lankidetzan eta gure gizartearekiko konpromisoan oinarritua. Gure helburu nagusia: bezero bakoitzaren gogobetetasuna eta geure inguruan aberastasuna eta enplegua sortzea.

Urgo laborategien helburua da kontsumitzaileen eta pazienteen zaintzaren eta osasunaren beharrak identifikatzea, eta erantzun berritzaileak ematea jakintza teknologiko eta zientifikotik abiatuta.

Adituak gara gure bezeroetara egokitutako ekintzak diseinatu eta sortzen. Gure ekintza guztiak zentzu eta sensibilitatez osatuak daude.

Lorekan lana eta bizi pertsonala hobeto uztartu ahal izateko zerbitzu ezberdinak eskeintzen dizkizugu, gure linea ezberdinetan banatzen direnak: erakundeetan konpromezua eta erantzunkidetasunasustatzeko aholkularitza, 0 eta 3 urte bitarteko haur eskola eta etxeko zerbitzu eta arreta.

1986az geroztik zure mahairaino eramaten ditugu ahatekirik onenak, kalitate gorenekoak eta elikagaien segurtasun osoarekin, preziorik onenean. 

Miracampos hipika zaldiak eta haiek eman ditzaketen onuretaz edonork disfrutatzeko sortutako tokia da.

MondragonLinguak 8.500 ikasle baino gehiagori ematen dizkie hizkuntzen gaineko prestakuntza-zerbitzuak urtero, Bilbaon, Vitoria-Gasteizen, Donostia-San Sebastianen, Arrasate-Mondragonen eta Oñatin dituen zentroetan. Puntako sistemak erabiltzen ditu (online zein offlne), eskola presentzial malguekin, skype/webex saioekin, tutoretzekin eta jarduera osagarriekin.

Zementuak gure zibilizazioan izan duen garrantziaz jabetzeko gunea da. Ez al da harrigarria hain asmakuntza berria den hormigoia gure planeta eraldatzeko gai izan dela? Zer dago zementu-fabrika baten atzean? Nola erabiltzen da hormigoia? Nondik ateratzen dira lehengaiak? Zein neurri hartzen dira ingurugiroan ahalik eta kalterik gutxien sortzeko? Zergatik da gaur egun zementuaren industria, industria-hondakinak desegiteko funtsezkoa? Museoko ikus-entzunezkoak, simulazioak eta modulu interaktiboak galdera hauei erantzunak bilatzeko lagungarri izango zaizkizu.

My Way Kooperatiban 14-18 urte bitarteko gazteentzat udalekuak eta ikasbidaiak antolatzen ditugu. Bi jarduera hauek gazteek motibazioz hartzen dituzte, eta hori aprobetxatuz parte-hartze aktiboa sustatzea da gure helburua ginkana eta erronka ezberdinen bitartez.

Orona Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta ORONAren alderdirik gizakoiena irudikatzen du. Erakundeko pertsonei ez ezik, gizarte osoari ere eman nahi dio zerbitzua.

Sormenaren boterean sinesten dugu, erakundeei eragin soziala, ekonomikoa eta kulturala sortzen laguntzeko. Konektatu. Hunkitu. Eta eraldatu.

Espezializazioan zentraturiko enpresa bat gara. Gure lana da, baina gure pasioa baita ere. Paper-denda, crearte, arte ederrak, idazketa, opariak, eskola materiala, bulegoetakoa...

Tantaka -Tecnunen helburua ikasle, irakasle eta ikerlarien denbora Gipuzkoako gizarte entitateen esku jartzea da. Laguntzen duenari laguntzen saiatzen gara, pertsonek dakitena edo egitea gustatzen zaiena besteen zerbitzura jarriaz.

Matia Fundazioko Bermingham eraikuntzan gaude. Etorri guregana!

Urnietako Udala, MatiaZaleakekin kolaboratzaile.

Eskarmentu zabala dugu geure alorrean, gure familiek belaunaldiz belaunaldi eskaini baitute laguntza une zail horietan. Hiletaren sektore pribatuaren hazkunde itzelak bermatzen du gure arretaren kalitatea. Izan ere, gaur egun Gipuzkoako lehen enpresa gara.

Wetak-en ikasteko irtenbide motibagarriak eta eraginkorrak sortzen ditugu. Plataformak, ikastaroak, gamifikazioa, aplikazioak... Ikusizko ekintzak, berritzaileak eta entretenigarriak, diziplina anitzeko gure taldeek garatuak, profil pedagogiko, sortzaile eta teknologikoekin.