Oronarekin kontzertura goaz

Orona Fundaziotik eta gure xedearekin bat eginaz adineko pertsonengan ongizatea eraginez, datorren abenduaren 2an Matia Fundazioko zentroetan bizi diren pertsonak eta musika gustoko dutenak, Oronako langile boluntarioek lagunduta, ORONA Fundazioak Kursaalean antolatzen duen kontzertu solidarioaz disfrutatzera joan ahalko dira.

Guztiok badakigu zer sentitzen den musikarekin, kontzertu bat zuzenean ikustean, Kursaal bezelako eszenatoki batean, sentimenduak eta oroitzapenak sentitu daitezkeenak eta zer sortzen duten guregan: ongizatea.

Matia Fundazioan bizi diren 10 pertsonak disfrutatu ahalko dute Orona Fundazioak antolatzen duen kontzertu solidarioaz. Eta hau egin ahal da ORONA FUNDAZIOAri esker, bere konpromezua, kolaborazioa, sarrerak, garraioa... Eta noski, ORONAko langile boluntarioei esker, adineko pertsona hauek disfrutatu ahal izateko irteeraz, kontzertuaz, konpainiaz...

Horrelako keinu txiki bati esker, non bakoitzak ahal duena ematen duen, non erlazioak, interakzioak, aisialdiak, oroimenak... protagonismoa hartzen dute erakunde eta pertsonen interesen gainetik: horrelakoekin ezsenatoki lagunkoiagoa sortzea lortzen dugu, adineko pertsonen ongizatea sustatuaz.

Mila esker ekimen honetan parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztiei.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Abenduaren 2an izan zen kontzertua, iluntze ederra izan zen, non adineko pertsonak eta Oronako boluntarioek esperientzia ikaragarriaz gozatu eta elkarbanatu zuten. Kontzertu ikaragarria, artista handia, ekitaldi eta antolakuntza handia eta giza balore handiak. Ara Malikianen kontzertua izan zen eta kolaborazio berezia Kepa Junkerarekin. Orona Fundazioak bildu zuen dirua Save The Childreneri zuzendua dago.

Mila esker Leticia, Ander, Javi, Jenny, Eneko, Ane, Amaia, Irati eta Amaia. Mila esker mimo, arreta eta gizatasun horrekin laguntzeagatik Celestina, Luis Miguel, Manoli, Carmen, Miren, Mari, Jose Luis, Javier eta Conchi. Mila esker Orona Fundazioa: Iñigo, Itziar, Lorena. Eta mila esker ekimen hau apoiatu eta eskeini diguten beste pertsona askori. Bizipen ikaragarria musikaz gozatzen duten pertsonentzat eta musikarekin lotura garrantzitsuak izan dituztenentzat.

Javierren bizipena bezala, pianojolea izandakoa eta 83 urterekin kontzertura joaten animatu zena. Ikaragarri gozatu ahal izan zuen kontzertuaz, musikaz, konpainiaz... musikarekin lotutako bere bizitzako momentu asko gogorarazi zizkion. Kontzertuaren irteeran jakinarazi zigun, eta bere aurpegia sentitzen zuen ongizatearen eta zoriontasunaren islada zen.

Miren Ara Malikianen jarraitzailea da, eta Enekok lagunduta, biek gozatu ahal izan zuten. Irteeran eskerrak ematen zituen aukera hau berari eskeintzeagatik. Berezi sentitzen zen, Araren artearekin hunkiturik, transmitzen duenagatik...eta ziur sentimendu hoiek irauten dutela...

Bizipenaren ondoren, ziur gaude sentimendu positiboak lortu ditugula, esperientziak gogoraztea, eta gure xedearen ildotik goazela. Adibide gisa hartu dezakegu, non guztien artean, eta ekarpen ezberdinekin, asko lortu dezakegun.

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

centros de Matia Fundazioa

COVID garaiko bizipenak, elkarbanatuko ditugu?

Birusak eta pandemiak sentimendu asko uzten dizkigu. Adierazi egingo ditugu eta edizio digital bat geratuko zaigu guztien historiarako

5640€
43.162164230504
Helburua: 13.067 €

Lamourous

EUSKALDUNEATZEN: tradizioetan barrena bidai bat

EUSKARA gure tradizioetan presente, gure kulturaren oinarri. Euskara zentro jarrita, bidai ezberdinak egiteko asmoa dugu, gure tradizioetara gerturatuaz.

7215€
100.20833333333
Helburua: 7.200 €