COVID garaiko bizipenak, elkarbanatuko ditugu?

Birusak eta pandemiak sentimendu asko uzten dizkigu. Adierazi egingo ditugu eta edizio digital bat geratuko zaigu guztien historiarako

Bukatuta
38
Emaile
5640€
43.162164230504
Helburua 13.067€
 
Plazera, eta era berean erronka, dugu ekimen honekin egotea Piztumetaren kanpainan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak hautatutako beste 14 proiekturekin batera.

Azaroaren 17ra arte daukagu dohaintzetan gutxieneko aurrekontua lortzeko. Dohaintza bakoitzeko, Aldundiak beste horrenbeste ematen du. Lortzen ez badugu, dohaintzak itzultzen dira eta ezingo dugu egin.

Mesedez, ikusi ekimen hau, pandemiagatik eta bizi izandako egoerengatik adierazteko eta aitortzeko beharrari erantzuten baitio. Ikusiko duzue emateen sariak oso erakargarriak direla, eta batzuk unitatetan mugatuak ere.

Hemendik sartu eta eman dezakezue, Goteo plataformaren bidez.
 

""""""""""""""""""""""""""""

Pandemiak duela hilabete batzuk sekula imajinatuko ez genituen egoera asko sortu ditu. Baina egoera horiek sentimenduak dakartzate, eta, oro har, oso gogorrak izan dira. Gure kasuan, adineko pertsonei laguntzen diegu beren bizitzan, eta mina, banaketak, beldurrak, distantzia, segmentazioa... aurkitu ditugu, baina baita gainditzea, ikastea, erresilientzia... ere. Baina ekintzarako hilabeteak izan dira: egiteko, erabakiak hartzeko, betetzeko, aldatzeko, ziurgabetasunerako, gorabeheretarako..., eta ondorioz, ez da unerik izan norbanakoari entzuteko, adierazteko, patxadaz hitz egiteko, asimilatzeko, partekatzeko, aurkitzeko, ezagutzeko.

Entzun nahi dugu: familiak, gure zentroetan bizi diren adinekoak, langileak, boluntarioak, beste edozein egoeratan etorri diren laguntzaileak... Zer sentitu dugu? Zer ikasi dugu? Nola begiratzen diogu etorkizunari?

Guztion artean hausnartu eta sentitu nahi dugu, eta, hortik, edizio digital bat sortu, parte hartzen duen zentro bakoitzak adierazi nahi duen erara: idatzi bat, abesti bat, marraztu, komikia edo ipuin moduan… Gure esperientziatik abiatzen bada ere, emaitzean pertsona eta herritar asko ordezkatuta senti daitezen, eta langileak, zaintza-komunitatea, garai hauetan hain garrantzitsua den eta etorkizunerako eredu gisa aintzatetsita senti daitezen.

 

Pandemiak oso bizipen gogorrak utzi dizkigu. Gure ahuleziarekin lotu gaitu, gure gizatasunarekin. Bizi izan dugu ziurgabetasunaren erdian egoteak dakarren beldurra, karga emozionala eta abar, eta guztia, Covid izeneko bidelagun ezezagun batekin, zeinak askatasuna, autonomia, kontaktua, ziurtasuna, kontrolaren pertzepzioa galtzea ekarri digun, bizitzaren beste aurpegiarekin, heriotzarekin, heriotza isil, bakarti, hur-hurrekoarekin aurre egiten digun, izaki mugatuak eta ahulak eta elkarren mendekoak garela gogorarazten digun.

Proiektuaren dinamika Matia Fundazioaren zentro/zerbitzu bakoitzean irekitako hausnarketa-taldeak egitea izango da. Horietan, langileek, egoiliarrek, senideek, boluntarioek, lankidetzan diharduten erakundeek, ikastetxeek, musika-zentroek parte har dezakete. Matia Fundazioko 16 zentro eta zerbitzutara zabaldu da taldeak sortzeko gonbidapen hau.
Topaketak dinamizatuko dituen pertsona bat beharko dugu, hausnarketa-talde bakoitzari bidean lagunduko diona, adierazpenerako bideak bilatuko dituena.
Eta topaketa horien ondoren, talde bakoitzak adierazpen artistiko bat sortuko du, nahi duena, nahi duen formatua eta digitalizatu daitekeena. Marrazki bat, kantu bat, poema bat, kontakizun bat, collage bat, arte librea.
Horiek guztiak multzokatuta, prozesu honen azken emaitza gisa, edizio digitala izango dugu, modu artistiko desberdinetan irudikatutako eta adierazitako esperientzien edizio digitala.
Edizio digital hau guztiontzat eskuragarri egongo da, ondare bat izango da, testigantza bat, bizi izandakoaren adierazpen kultural bat.
Bizipen horiek antzekoak izan daitezke pertsona askorentzat. Baina desberdinak ere beste askorentzat, eta enpatizatzen, ezagutzen eta beste pertsona batzuei beste modu batean begiratzen lagun dezake.

Helburuak:
• Bizi izandakotik kultura sortzea, kultura gizarte baten isla delako, eta horrelako egoera bat islatu egin behar delako.
• Adierazpen-kanal bat irekitzea, bizitako esperientziak finkatu eta sendatu ahal izateko.
• Eremu soziosanitarioko langileak aintzatestea, zainketen gizartea aintzatestea.
• Eragileen eta pertsonen arteko lankidetzatik eraikitzea: gure zentroetan bizi diren pertsonak, senideak, langileak, boluntarioak... eta talde-lanaz eta sorkuntzaz gozatzea.

""""""""""""""""""""""""""""""

Proiektuaren egoera: Abian

Goteoko kanpaina bukatu da eta 5640€ lortu ditugu emateekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko matchari esker, Metakulturarekin. Mila esker Maider, Diana Chacon, Xabier Fernandez, Elena Diaz, Javier Zubiaurre,  Juan Carlos, Mertxe Zubillaga, Oihane Pardo, Leire Tapia, Miren Iturburu, Erkuden Aldaz, Iñaki Olarte, Marian, Antonia Perez, Davinia Perez, Alberto Lopez,  Nereida Guayabo, Raquel Lazaro, Adriana Tamargo, Ibon Olave, Ferran Ramon eta Diana Artolari, beraien ekarpenekin hau posible egingo dutelako.

Hala ere, partehartu eta apoiatu nahi iazanez gero, hemendik ere ekarpena egin dezakezu. Nahiz eta txikia izan, lagunduko digu!

Egoerak baimentzen badigu, saiatuko gara lehen hiruhileko honetan proiektua aurrera eramaten. Kontatuko dizuegu...

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Iza - Matia Fundazioa

Lehio ireki bat

Bizi, partekatu, deskantsatu, zaindu eta babesten garen espazioak, gure ongizaterako gako dira. Gure bizi-kalitatean eragin zuzena dute.

5000€
100
Helburua: 5.000 €

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €