Albisteak

Pioren istorioak

Igandea, Iraila 22, 2019

Aurreratu genizuen bezala, METAKULTURA2019 deialdian gaude proiektu batekin, aukeratutako beste 13 proiektu ederrekin batera.

Orain inoiz baino gehiago behar zaituztegu, zeren eta bakarrik Urriaren 27 arte dugu beharrezko aurrekontua lortzeko. Zertarako???? Piok utzi nahi digun legatuak denboran iraun ahal izateko. Pio idazlea da, eta Matiako zentro batean bizi da. 22 kontakizunez osatutako liburuxka bat du, tradizioak, azienda, lanbideak... denetarik jorratzen duena, familian entzundako kondairak. Zegama ingurukoak. Eta liburuxka hori editatu eta argitaratu nahi dugu, guztiontzat gera dadin.

Sartu hemen eta bideo bat eta informazioa ikusi ahalko duzu.

Zer da interesgarria eta zergatik behar zaituztegu?

Epe motza dugulako. Laguntzen bagaituzu, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste hainbesterekin laguntzen gaituelako (bikoizten da ematea). Zure ematea kenkari da errenta aitorpenean. Eta gainera sariak lortzen dituzu.

Eta noski, guzti honekin... Pioren legatua denboran zehar izango dugulako.

Azkar!!!! Sartu hemen, ea gustoko duzun.