Paliativos Sin Fronteras: bolutariotza bizitzaren azken etapan

Joan den urriaren 15ean Paliativos Sin Fronteras elkarteak antolatutako Boluntariotza Aringarriaren eta Zinemaren XXI. Jardunaldia egin zen.
Gure lankide Carla Alvarezek parte hartu zuen bertan, boluntarioek bakardadeari eta bizitzaren amaieran bete gabeko beharrei egiten dieten ekarpenari buruz hitz eginez. Eta bere azalpenean pertsona guztiek laguntza jasotzeko duten beharraz eta horretarako dauden modu ezberdinez hitz egiten zuen. Boluntario baten laguntasunaren bizipen eta historia baten bidez kontatu zuen inguruan zeuden pertsonen bizitzetan izandako eragina, gertu gaudenok geure buruari egiten dizkiogun edo egin beharko genizkiokeen galderak: baliabideak, pertsonak konektatzeko beharra, laguntzekoa eta lagundua izatekoa.
Eskerrik asko Carla. Eta eskerrak Paliativos Sin Fronteraseri gonbidapenagatik eta arlo horretan egindako lanagatik.


